Ohar legala

IDENTIFIKAZIORAKO DATUAK: Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren arloetako Zerbitzuen gaineko 34/2002 Legearen (IG-MEL aurrerantzean) 10. artikuluan jasoa den informazio-betebeharra beterik, hona hemen datu eta jakingarri hauek:

  • Web orria: www.aralar.eus
  • Elkartearen Izena: Aralar alderdi politikoa
  • IFZ: G31719107
  • Helbidea: Aduanaren Txokoa 16-18, behea, 31001 Iruñea (Nafarroa)
  • Merkataritza Erregistroko datuak:
  • Helbide elektronikoa: idazkaritza@aralar.eus

 

  1. ERABILTZAILEAK: aralar.eus-ren atarira sartze eta/edo haren zerbitzuak erabiltze soilak bihurtuko du nornahi ERABILTZAILE, eta horrenbestez onartuko ditu erabiltzaile horrek ohar honetan azalduriko Baldintza Orokorrak. Guztiz onartuko dira aipaturiko Baldintza horiek, alde bat utzirik, hala gertatuz gero, Kontratazioetan ezinbestez bete beharreko Baldintza Orokorrak

  2. ATARIAREN ERABILERA: aralar.eus-ek edo ERABILTZAILEAK jo ahal izango dituen lizentzia-emaileek Interneten dituzten informazio, zerbitzu, programa edo datu askotarako (“edukiak” aurrerantzean) sarbidea eskaintzen du aralar.eus. Atariaren erabileraren ardura hartuko du ERABILTZAILEAK bere gain. Zerbitzu eta eduki jakin batzuetara heldu ahal izateko beharko den erregistrora ere hedatzen da ardura hori. Erregistro horretan, ERABILTZAILEAREN ardura izango da egiazko eta legezko informazioa eskaintzea. Erregistratze horren ondorioz, pasahitz bat emango zaio beharbada ERABILTZAILEARI eta haren ardura izango da behar bezalako zuhurtziaz eta isilpekotasunaz erabiltzea. aralar.eus-k bere atariaren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko eta ondoren zerrenda guztiz mugatu gabe zehaztu diren moduetan ez bideratzeko konpromisoa hartzen du ERABILTZAILEAK. Hona hemen bideratu ezin diren erabilera horietako batzuk:

  3. Legez kanpoko edo legearen, gogo onaren eta ordena publikoaren aurkako ekintza eta ekimenetan esku hartzea.

  4. Izaera arrazista, xenofobo, pornografiko ilegal, terrorismoaren aldeko edo giza eskubideen aurkako edukiak edo propaganda zabaltzea.

  5. aralar.eus-ren, haren hornitzaileen eta herenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, sarean birus informatikoak edo arestian aipaturiko kalteak eragin litzakeen beste zeinahi sistema fisiko edo logiko sarraraztea edo hedaraztea.

  6. Atarian bidegabeki sartzen saiatzea, eta beste erabiltzaileren baten edo batzuen posta helbideak erabiltzea eta haien mezuak aldatzea edo manipulatzea.

aralar.eus-k bere gain hartzen du pertsonaren duintasunaren begirunearen aurkako iruzkin eta ekarpen diskriminatzaile, xenofobo, arrazista eta pornografiko guztiak, gazteen eta haurren eta ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrako eraso guztiak, eta, bere iritziz, argitaratzea merezi ez duten elementu guztiak erretiratzeko eskubidea. Nolanahi ere, aralar.eus inoiz ez da erabiltzaileek foru, txat edota beste parte hartze tresna batzuen bitartez zabalduriko iritzien erantzule izango.

  1. DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa arautzen duen 1999ko abenduaren 13ko 15/199 Lege Organikoaren (DBLO aurrerantzean), Lege Organikoaren garapenerako Araudia onartu zuen 2007ko abenduaren 21eko 17720/2007 Errege Dekretuaren (DBLOED aurrerantzean) eta une bakoitzean indarrean egongo diren gainerako araudien aginduak betetzen ditu aralar.eus-k, eta etengabe zaintzen du erabiltzaile bakoitzaren datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena. Horretarako, erabiltzaileak, aralar.eus-ri eskatu ahal izango dizkion zerbitzuei begira, datu pertsonalen berri emanez bete beharko duen inprimaki bakoitzean jakinaraziko dio aralar.eus-k erabiltzaileari beraren datuen tratamenduan kasu bakoitzean indarrean dauden baldintza berezien berri, eta onartzeko eskatuko dio ondoren. Halatan, aldiro ezagutaraziko dizkio aralar.eus-k erabiltzaileari sorturiko fitxategiaren araberako erantzukizuna, arduradunaren helbidea, sartzeko, okerrak zuzentzeko, bertan behera uzteko edo aurka jotzeko eskubideak gauzatzeko aukera, tratamenduaren helburua eta, hala izanez gero, herenei eman beharreko datuen helarazteari buruzko informazioa. Era berean, IG-MEL delakoa betetzen duela jakinarazi ondoren, beraren helbide elektronikoa merkataritza helburuetarako erabili ahal izateko aukera onartzeko eskatuko dio aralar.eus-k.

  2. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA: aralar.eus, berez edo zesiodun gisa, bere web orriaren jabetza intelektual eta industrialerako eskubide guztien, hartan dauden elementu guztien (irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edota testuak; markak edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautapena, funtzionamendu, sartze eta erabilerarako behar diren ordenagailu programak, eta abar), eta aralar.eus-ren edota bere lizentzia-emaileen titulartasunaren jabea da. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedaturikoari jarraiki, espresuki debekatuak dira web orri honetako eduki guztien edo batzuen erreprodukzioa, banaketa eta jakinarazpen publikoa, baita haien besteren eskuetan uztea ere, baldin eta ekintza horiek, kontuan hartu gabe bideratu diren euskarria edo bitarteko teknikoa, merkataritza helburuei begira eta aralar.eus-ren baimenik gabe bururatu badira. aralar.eus-ren Jabetza Intelektual eta Industrialaren titulartasunerako eskubidea errespetatzeko konpromisoa hartuko du ERABILTZAILEAK. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, bai eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, haien erabilerak maila pertsonala eta pribatua gainditu behar ez badu. ERABILTZAILEAK ezin kendu, aldatu, saihestu edo manipulatuko du aralar.eus-ren orrialdeen babeserako instalaturiko zeinahi segurtasun gailu edo sistema.

  3. BERME ETA ERANTZUKIZUNIK EZA: aralar.eus-k inoiz ere ez ditu gerta litezkeen kalte-galerak bere gain hartuko, edonolakoak izanik ere. Hona hemen, azalpen gisa, zein izan litezkeen: okerrak eta hutsuneak edukietan, atarian sartu ezina edo, horrelakoak saihesteko neurri teknologiko guztiak hartu izanagatik, birus edo edukietan desegokiak edo kaltegarriak izan litezkeen programen transmisioa.

  4. ALDAKETAK: aralar.eus-k bere gain hartzen du atarian bidezkotzat jotako aldaketa guztiak aurrez ohartarazi gabe egiteko eskubidea. Aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak, eta aldaketak bideratu ahal zango ditu, era berean, eduki horiek atarian aurkeztu diren modua eta egokiera.

  5. ESTEKAK: Baldin eta (www.aralar.eus en) Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak bideratzen badira, aralar.eus-k ez du gune eta eduki horien gainean inolako kontrolik egingo. aralar.eus-k inoiz ere ez du beste web gune baten estekei loturiko edukien gainean inolako erantzukizunik bere gain hartuko, eta ez ditu hiperesteka horietan edo beste Internet gune batzuetan jasoriko zeinahi material edo informazioren baliagarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedapena, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna bermatuko. Era berean, kanpoko esteka horiek bideratu izanagatik ere, horrek ez du esan nahi estekaturiko entitateekin halako elkartea, fusioa edo parte hartzea dagoenik.

  6. BAZTERTZEKO ESKUBIDEA: aralar.eus-k bere gain hartzen du Erabilerarako Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarian sartzeko edo/eta eskainitako zerbitzuetara heltzeko eskubidea ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, bere erabakiaz edo heren batek eginiko eskaerari erantzunaz, eta aurrez ohartarazi gabe.

  7. IZAERA OROKORREKOAK: aralar.eus-k guztiz jazarriko ditu baldintza hauen ez betetzea eta atariaren erabilera bidegabe oro, zuzenbidez abiarazi ahal izango dituen ekintza zibil eta penal guztietara joz.

  8. BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA: aralar.eus-k noiznahi aldatu ahal izango ditu testu honetan zehazturiko baldintzak, eta behar bezala, baldintza hauek ageri diren bezala, ezagutaraziko ditu aldaketa horiek. Aipaturiko baldintzen indarraldia jendaurrera agertuko diren dataren arabera zehaztuko da. Indarrean iraungo dute baldintzek, behar bezala ezagutaraziriko beste batzuek haien ordea hartzen duten arte.

  9. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA: Indarrean dagoen araudi espainiarrari jarraiki arautuko dira aralar.eus-ren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremanak, eta hiriko (Iruña) Epaitegi eta auzitegietan trenkatuko dira eztabaida guztiak.