Cookien gaineko politika

Web orrien bidez zure ekipora jaitsi daitezkeen fitxategiak dira cookie-ak. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi cookie mota bereiz daitezke: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.

Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu daitezke. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.

Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren cookie-ak erabiltzeko gida.

Web orrian erabilitako cookkie-ak

Jarraian adierazten dira atari honetan erabiltzen diren cookie-ak, euren tipologia eta eginkizuna:

aralar.eusren web orriak Google Analytics-en cookie-ak erabiltzen ditu, Googlek garatutako web orrietarako zerbitzu analitikoa egiten dute, webguneak erabiltzen dituztenen erabilera aztertzeko eta neurtzeko. Zeure nabigatzailean zerbitzu horren 4 cookie ikusi ahal izango dituzu. Aurretik eman ditugun definizioen arabera, cookie propioak, saioko cookie-ak eta analisi cookie-ak dira honakoak.

Web orriaren analisiaren bitartez, informazio hau lortzen da: webgunean sartzen den erabiltzaile kopurua, bisitatutako orri kopurua, maiztasuna eta bisitak zenbat aldiz errepikatzen diren, bisiten iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen operadorea, hizkuntza, terminala edo IP helbideari dagokion hiria. Informazio horrek guztiak atari honek zerbitzu hobea eta egokiagoa ematea ahalbidetzen du.

Jaisten diren cookie-etatik beste bat laravel_session izenekoa da, cookie teknikoa bera. Cookie horrek aukera ematen du saio bakoitzeko identifikatzaile bakar bat gordetzeko eta haren bidez abian den nabigazioa ahalbidetzeko ezinbestekoak diren datuak estekatzeko.

Azkenik, mota teknikoko cookie bat jaisten da, cookies_aralar izenekoa, propioa, cookie teknikoa eta saiokoa. Webguneko cookie-en erabileraren aurrean erabiltzailearen baimena kudeatzen du, cookie-ak onartu dituzten eta onartu ez dituzten erabiltzaileak gogoan edukitzeko, eta aurrenekoei orriaren goiko aldean horri buruzko informazioa ez erakusteko.

Cookie politikaren onarpena

aralar.eusk ulertzen du onartu egiten duzula cookie-en erabilera. Hala eta guztiz ere, jakinaren gainean egon zaitezen, atariko edozein orritan sartzen zaren saio bakoitzaren hasieran cookie Politikari buruzko informazioa azalduko zaizu orriaren goiko aldean.

Informazio horren aurrean, honako urrats hauek egin ditzakezu:

  • Cookie-ak onartu. Saioan zehar atariko edozein orritan sartzean ez duzu ohar hori berriro ere bistaratuko.

  • Itxi. Zabalik dagoen orrian ezkutatzen da oharra.

  • Konfigurazioa aldatu. Cookie-ak zer diren eta aralar.eusren cookie Politika zertan den jakiteko informazio gehiago jaso ahal izango duzu eta zeure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu ahal izango duzu.

Nola aldatu cookie-en konfigurazioa

Zeure nabigatzailea erabiliz, aralar.eusren edo beste edozein webguneren cookie-ak mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu.