Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga

Navarrismoaren ilunabarra

Patxi Zabaleta 2015/05/28
Patxi Zabaletak Berrian argitaratutako iritzi artikuloa Badira agintean besterik iraun ez dezaketen izaerak eta horietakoa da Navarrismoa deitutako jokabide eta jarrera politikoa.

Navarrismoa ez da zehazki ideologia bat. Ez da nortasun kolektibo baten atxikimendua. Ez da alderdi bat edo alderdi batzuk. Zehazki adieraztekotan zera esan beharko genuke, Navarrismoa euskal nortasunaren aurka agintearen babespean eraikitako elkarketa da. Navarrismoak badauzka alderdiak eta indar politikoak, enpresak eta egitura ekonomikoak, komunikabideak eta gizarte eragileak, informazio sareak eta mota askotako egiturak, batzuk agerikoak eta besteak ez hainbeste.

1978an, Jesus Aizpunek, UCD alderditik aterata UPN sortu zuenean, ideia bat aldarrikatzen zuen, batez ere; hain zuzen ere, nafarrok izan beharko genukeela geure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubide osoa.

Egia da UPNren sortzaile hark Nafarroaren erabaki eskubidearen aldarrikapena, alde batetik, Espainiako Konstituzioaren aurka egiten zuela eta, beste alde batetik, Euskaldungo osoaren aurka; hau da, ez zedin Nafarroa Hego Euskal Herriko biztanleria handiagoaren barruan murgildurik hutsalduta geldi. Baina egia da baita ere aldarrikapen hark foruen edo lege zaharren ikuspegi demokratikoa zekarrela; zera, alegia: eskubide historikoen gaurkotze demokratiko bakarra erabakitzeko eskubidea dela. Horregatik Aizpunek bat egin zuen Espainiako Konstituzioaren aurkako ezetza eskatzen genuen beste politikari abertzale edota ezkertiar zenbaitekin Acta de Afirmación Foral izeneko dokumentuan. Ezin ahaztu, ordea, Aizpunek hainbestetan errepikatutako lelo hura, Nafarroan euskal abertzaletasunarik jarritako aginteak ezinezkoa egiten zuela «Euzkadiren» egitasmoa. 

1978an, UPN ez zen oraindik Navarrismo guztiaren ordezkari politikoa eta navarrista gehienak UCDn zeuden. 1978ra arte PSN PSEren barruan zegoen eta ikurrina zeukan bere Gaztelu plazako balkoian. Ondoreko bilakaera politikoa ezin da lerro gutxitan laburtu, baina agerian gelditu da aurtengo hauteskunde kanpainan UPNk, PPNk eta PSNk aldarrikapen navarristak mantendu dituztela, eta ez bakarrik galdu dute, baizik beren jatsiera politikoak jarraitu egin du.

Orain galdera da, ea Navarrismo politikoak iraun ote dezakeen agintetik at? Navarrismoan babestutako indar ekonomikoek, sozialek eta estrukturalek zer eginen dute? Ez gara gero nolanahiko enpresa, erakunde eta instituzioez ari. Zer eginen dute Navarrismoko adar politikoak ez baldin badie balio? Hemendik alde eginen dute UPNko hautagaiak mehatxatzen zuen bezala ala babes aldaketaren bila hasiko dira? 

Merezi du Nafarroako kanpainan azaldutako ideologia apurra arakatzeak, sortutako egoeraz zertzelada bi esateak eta etorkizunaren erronka nagusiak aipatzeak.

Nafarroako kanpainan Navarrismoa saiatu da adierazi nahian abertzaleok ez dugula Nafarroa defendatzen. Ezkutatu nahi izan du Navarrismoak Madrilgo zentralismoa dela behin eta berriro Nafarroaren nortasuna eta eskubideak urratu dituena. Ezkutatu nahi izan du Rajoyren gobernuak ezarritako helegiteak eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiak izan direla Nafarroaren eskubideak murriztu eta ezabatu dituztenak eta politika aurrerakoiak egiteko bideak itxi dituztenak. 

Are gehiago; gaur egun Konbenioak eta Kontzertuak jasaten dituzten eraso bortitz eta bateratuak ikusita, elkar hartuta egin beharko lukete beren defentsa Euskal Erkidego Autonomoak eta Nafarroak. Batean erasotzen badiete beti biei, bat eginda soilik defenda litezke egoki eta behar bezala Konbenioa eta Kontzertua. Erkide bakoitzak bere aldetik jokatzea arlo honetan Madrilgo zentralismoari komeni zaio, baina ez euskal eskubide fiskalei. Berdin esan beharko jatorrizkoak ditugun euskal eskubide fiskalak Europako egituretan errotzeari burua, adibidez Ecofin erakundean. 

Hara non, ordea, gaur bertan, 2015eko maiatzaren 26an, Madrilgo Kongresuan Nafarroako Konbenioaren aldaketa onartu beharko lukeen, bertan erabakiak ustez bide emanen duelarik Epaitegi Gorenean Rajoyren gobernuak Nafarroaren aurka ezarritako 1.513 milioi euroko auzia bertan behera utz dezan. Zergatik ez da delako lege organikoa lehenago erabaki? Zergatik utzi du hauteskunde ondorerako Kongresuan oraindik gehiengo osoa daukan PPk? Zergatik ote? 

Etorkizuneko erronka nagusiei begira, berriz, herri bezala abertzaleok eta mota oroko sinergiak bultzatze aldera aurrerakoi eta ezkertiar sentitzen direnek bat egin beharko genuke euskararen eta euskal kulturaren europartzea sustatzeak daraman atzerapena ikusita, alde batetik, eta industriaren nola modernitatea eta aurrerapenak eta solidaritatea bultzatzeari dagokionez, bestetik. 

Nafarroako erkidegoa zorpean sartuta, zerbitzu publikoak zarpailduta eta maila sozialeko arazo sakonak areagotuta uzten du UPNk. Halere, okerrena ez da hori. Okerrena litzateke Navarrismoa, agintetik at irauteko ahaleginean, konfrontazio soziala eta giza mailako haserreak areagotzen saiatzea. Kanpainan itxura hori eman du batzuetan Jose Javier Esparza «Navarrisimoak» eta itxura hori bera hartu ahal lekioke hauteskunde egunean bertan Nafarroan gehienik saltzen den periodikoaren lehen orriari edo hauteskunde ondoren UPNk emandako elkarrizketaren ukoari. Erronka larri haien guztien aurrean Euskal Bakea da, zalantzarik gabe, daukagun heldulekurik gaindiezinena.

Navarrismoa hutsatzen hasiko da aginteko estalpetik at. Ilunabarrean dago. Baina Euskal Herriko bi estatutu zaharkituak eraberritzeko orduan denon beharrak izanen ditugu... Betiere erabakitzeko eskubidean oinarriturik!

Zuria eta beltzaren artean... ortzadarra hobe

Nekane Perez 2015/05/19
Argitasuna ala iluntasuna, onak ala gaiztoak, ordena ala kaosa horrelako aukerak ematen dizkigu Esparzak sobera pentsa ez dezagun. Ez dute nahi guk pentsatzea, ez ikustea, ez erabakitzea, beti nahiago izan dute tontotzat hartu eta “gure hobe beharrez” beraiek gure erabakiak hartu. Horri makillaje pittin bat bota eta demokrazia deitu diote, uzten digute 4 urtean behin botoa eman, zer gehiago nahi dugu?
Bere mahaia aski betea ikusten dute, sakelak ongi beteak ere, iluntasunean beteak, gardentasunik gabe, gutxi batzuen onurako, beste guztiak zapalduz. Horrelako egoeran ez dute argirik nahi, ez haize berririk ere, beldurraren mamua astintzea nahiago dute eta betiko leloa, etortzen ahal dena baino hobe da ezagutzen dena, txarra izanik ere.
Beraiek errealitatearen jabe direla eta gu amesgaizto bat garela besterik ez, eta igual arrazoia dute. Ustelkeriak sortutako pobrezia errealitatea da, eta gu beraien amesgaiztoa; ez gaudelako prest onartzeko beraien  soberakinak kudeatzea, papurrak banatzea.
Ez garela gai izanen oreka bat eskaintzeko diote, beraiek egin izan balute bezala! Ikusi izan dudan oreka bakarra beraien sakelakoa izan da.  Balizko aldaketaren zatiketa arazotzat jotzen dute, guk ordez, elkarlanetik Nafarroa berria eraikitzeko aukeratzat jotzen dugu.

UPNren zuri-beltzeko irudiarekin hasi naiz gaur, baina zuria ala beltzaren artean erabaki baino ortzadarra nahiago dut, aberasten gaituen aniztasuna.

CAN: saihestu zitekeen desagertze baten kronika

Xabi Lasa 2015/04/09
Urtarriletik martxora artio, bi hilabeteetan zehar, Nafarroako Kutxaren (CANen) desagerpenaren gorabeherak ikertzeko batzorde berezi bat lanean aritu da Nafarroako Legebiltzarrean. Zalantzarik gabe hori baita legealdi honek iraun duen lau urteotan Nafarroan ikusi dugun gertakari ekonomikorik larriena eta ezin zen ezer gertatu ez balitz bezala utzi. Lau aldiz eskatu dugu EH Bilduko parlamentu-taldeok (Aralar-Nabaik eta Bilduk) batzorde horren osaketa eta hirutan jaso dugu ezetza erantzun. Azkenik, laugarrenean, PSNk jarrera aldatu eta aldeko bozka eman zuen; ez gustuz, ez konbentzimenduz, bere baitako ustelkeria susmoak hauteskundeen hurbiltasunaren aurrean garbitu asmoz baizik. Alferrik. Gure aldetik zintzotasun osoz hartu dugu lana, azalpenik gabe, halabeharrezko paturen ondorioa balitz bezala saldu nahi izan digutenari logikaren bidezko azalpen bat emateko. Horrela egin dugu, talde lanean serio.

 Baina CANekin gertatu dena sinestezina bada ere, ez zaio atzean geratzen batzordeak berak pairatu behar izan duena. Informazio ofizial oinarrikoenaren ukazioa, denboraren muga itogarria eta, onartezinagoa dena, Erregimenaren komunikabide ofizialen gaitzespen eta trabak une orotan.

Hala ere, ofizialki eman dizkiguten datu eskasekin eta beste bideetatik eskuratu ditugunekin ondorio batzuetara iristeko aukera izan dugu. Orain badakigu CANek beste zori bat izan zezakeela eta funtzionamenduan egon zitekeela gaur egun duela hamabi urte orduko zuzendariek eta babesa ematen zieten gobernariek kutxa apal, tokikoa eta sendo bat mantentzearen aldeko apustua egin izan balute. Baina zoritxarrez ez zen horrela gertatu; herrialde mailan ongi funtzionatzen zuen aurrezki kutxa hori nazioarteko banku handi bat bihurtu nahi izan zuten. Marrazo finantzarioen eromenak kutsatuak, egoitza berriak erosi eta nonahi irekitzeari ekin zioten 2004az geroztik; hain zeuden erotuak ezen 368 milioi euro gastatu baitzuten berehala ixten hasi ziren sukurtsal berrien erostean. Auzo lotsa berezia ematen du Washington-en irekitakoa, 16 milioi euro xahutuak funtzionatzen hasi ez zen horretan. Estrategi ero horri jarraikiz langileak aldatzea erabaki zuten orduan. Lehengoak, aspalditik CANen langile zeudenak, ez omen zetozen bat enpresari eman nahi zitzaion izpiritu espantsionista berriarekin. Horrela 300 milioi eurotik goitik gastatu zuten 52 urtetik gorako langileei eragin zien aurretiko erretiro planetan, kontratazio berrietan eta zuzendaritzako kide berriei sariak igotzean. Ekintza Sozialaren izaera ere aldatu zuten bezero gehiago eskuratu asmoz; nork ez du gogoratzen “zuk aukeratu, zuk erabaki” marketin kanpaina erraldoia? Ez zuten emaitza onik erdietsi, halere.

Horrela xahutu zuten Nafarroako Kutxa, eta berez irauterik ez zuenik deskubritu zutelarik, fusio edo bateratze bat proposatu zuten beste kutxekin bat eginik banku bat sortzeko. Orduko logikak zioen euskal kutxekin bat egitea izanen litzatekeela hoberena, baina UPN-PSNren sektarismoa aukera hori baztertu eta CAN baino okerrago zeuden beste kutxa batzuekin bat egitea erabaki zuten: Caja Canarias, Caja Burgos eta Caja Sol. Horiekin sortu zuten Banca Civica delako zentzugabekeria. Pentsatzekoa zen bezala, 2009an sortutako entitate horrek 2012an porrot egin zuen, bitartean akzioak burtsan jartzeko operazio penagarri bat egin zutela (ia 500 milioi euroko galera ekarri zuena). Eta ezer egiterik ez zegoela, Estatuko entitate finantzario handienetako bate eskura bota zuten nafarron kutxa. Baleak pagotxa baten gisa irentsi zuen arrain txikia, 170 milioi eurotan eraman zuen CaixaBAnk-ek Banca Cívica, Nafarroako entitate finantzario propio bakarra sabeleratua.

Horixe da bi hilabete hauetan ondorioztatu dugun azalpena, “ezin zen besterik egin” proposatzen duten UPN-PSNren bertsioaren aurrean. Baina anitz gauza falta dira ikertzeko oraindik, ez baitakigu nortzuk diren erantzule nagusiak, nori egin zitzaion mesede bide horretan tartekatzen diren operazi susmagarri anitzetan… eta galdera handi bat: non daude Kontu Ganberak bere informean aipatzen dituen 1003 milioi euro desagertuak?

Galdera asko eta hagitz inportanteak. Horregatik EH Bilduk konpromiso serio bat hartu du heldu den legealdirako: legebiltzarrean aurkeztuko dugun lehen proposamenetako bat CANen desagerpena ikertzeko batzorde berri eta serio bat irekitzea izanen da. Eta orduan bai, behar den informazioa ematera derrigortuko ditugu instituzio inplikatuak, eta behar haina denbora egonen gara ikertzen, ezkutuan geratu den guztiaren berri nafarrei emateko.

2015, inflexio urtea

2015. urteko Aberri Egunaren karian, Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrontzat orain artekoa ez den etorkizuna aldarrikatu nahiko genuke batek baino gehiagok. Ez gure herri zahar bezain kementsuaren iraganari uko egiten diogulako, baizik eta 2015.a inflexio urtea izatea nahi dugulako, makina bat urtez etxetik bertatik hasita izan ditugun mendekotasun jarrera eta jokabideei amaiera eman nahi diogulako eta amaiera eman diezaiekegulako guztion artean. Determinazioz, auzolanaz, ausardiaz eta, batez ere, eguneroko lanarekin. Aldarrikapen hutsean geratu gabe, Europan eta munduan izatez eta «egitez» herri bat bagarela berretsi nahi dugu.

Nortasunez eta eskubidez nazioartera begira eraiki nahi dugu herria, urteetan zanpatuak izaten ari zaizkion eskubideak berreskuratzeko, auzolanean bide propioa egiten ari den jendartea bidelagun izanik. Izan ere, badugu politika egiteko eredu propioa, auzolanarena, herrigintzarena. Gurea, berezkoa, duguna. Nahiz eta azken urteotan bestelako kultura politikoa gailendu, zeinean bestelako ezaugarri batzuk nagusitzen diren, herritarren eta politikaren artean horma sendo iragan-ezinak eraikitzen duena.

Baina, hala ere, bagoaz. Ari gara Herrigintzaren bidea egiten gure herrian, auto-eraketa etengabean, Euskal Herriko leihoak ireki nahian mundura; nazioartean ematen ari den erabakitzeko eskubidearen printzipio demokratiko eta oinarri-oinarrizko eskubidearen paradigma aldaketa eta eboluzio iraunkorrean, gure herriak eta gure herritarrek ere erabakitzeko eskubidea egikaritzen jardunez. Baditugu adibideak: Katalunia, Eskozia, Kosovo. Bakoitza bere ibilbide moldearekin, bere bide propio berezituarekin. Guk ere, eraiki genezake gure adibidea eta egin gure bidea: Euskal Bidea, independentziarako bidea.

Baina bide horretan, argi daukagu ezin garela geratu gure zilborrari begira, gure etxe barruan, uharte bat izango bagina bezala. Espainiako estatuak batik bat eta Frantziako estatuak bere itzalean, gure herriaren aitortza ukatzearekin batera, gure herritarren eskubideak –eskubide zibilak, politikoak, sozialak, laboralak– zapaltzen ditu. Anormaltasunean bizi gara, Espainiako estatuaren lege eta jarrera erabat antidemokratikoen menpe. Elkartasuna, demokrazia eta konponbidea kriminalizatzen duen estatu baten mendeko gara. Gure herria iraganera bueltatzeko helburuarekin ari dira, era horretara, nazioarteko estandar demokratikoetatik nabarmen urrunduaz. Baina etorkizunera begira gaude jada.

Herri zahar bezain kementsu, bizi eta anitz honek, etorkizunera begiratzen du; aurrera egin nahi du «pertsona guztiak, ideia guztiak eta proiektu guztiak» lelopean. Guztiona izango den Euskal Herria eraikitzeko. Eta xede horretan, nazioartean estatu ez inperialista izatea lortu duten eta oraindik ere estatu izateko ekinbidean diharduten herri aurrerakoi eta solidarioekin elkarlanean aritzeko eta auzolanaren bideari ekiteko ahalegina areagotu eta sendotu behar dugu.

Aterabiderik ez daukan kale ilun horretatik bai ala bai atera behar gara. Herri eta gizarte gisa, egiten ari garen norabidea 180 gradu biratu beharra daukagu. Horixe da, hain zuzen, euskal gizartearen gehiengoa aldarrikatzen ari dena. Izan ere, gure gizartea, gure erakundeak, baita euskal gizarteko alderdi politiko nagusienetakoa  ere anormaltasunean murgilduak daude. Preso politikoak kartzeletan bahituak dituzte, eta ez da ezer gertatzen; presoen senideak elkartasuna praktikatzeagatik atxilotzen dituzte eta gure erakundeak ez dira gai erantzun irmo bat emateko.

Beraz, bi aukera ditugu: Madrilera begiratzen jarraitu, inoiz etorriko ez diren akordioen bila edo euskal herritar guztiok batera gure bidea egitea, bakegintza eta elkarbizitza demokratikoa eraiki. Eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidea egin. Ez dago miraririk. Ez dago bidezidorrik.

Guk Madrili begiratzeari utzi eta aurrera egitearen aldekoak gara. XXI. mendea ezin da erregimen eta zurikerien mendea bilakatu Euskal Herriarentzat.

Horregatik, urratsak eman nahiko genituzke orotariko bidelagunekin, herritarrekin, alderdiekin, eragile sozialekin. Hauteskundeetan lehiakide politikoak izanda ere, gizarte eredu antagonikoak defendatu arren, argi daukagu alor batzuetan elkarrekin egin behar dugula bidea. Euskal Herriaren eta herritarren erabakitzeko eskubidea defendatzen dutenekin, berandu baino lehen herri bezala eta herritar bezala eremu guztietan dagokigun erabakitzeko eskubidea gauzatzeko; demokrazian benetan sakondu nahi dutenekin, eta bakea eraikitzeko prest dauden guztiekin.
Gizarte justuagoa eta pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituen gizartea eraikitzeko, desberdin pentsatu eta desberdin biziko direnen arteko elkarbizitza erdiesteko… Azken baten, gizartea normaltasunean kokatzeko aukera paregabea daukagu, anormaltasuna atzean utziaz behin betiko. Herriaren askatasuna eta gizarteko premien erantzunak bat eginez.   

Baina horretarako, beharrezkoa da alderdikerietatik aldentzea, alderdien interesak bigarren maila batean uztea eta herri ikuspegia lehenestea. Euskal gizartea ezin dugu alderdikerietara kondenatu, ez eta alderdien arteko akordio mugatuetara. «Eliteen» akordioetatik harago doazen akordioak behar ditu Euskal Herriak, behetik gora eraikiak. Ezinbestekoa da erantzukizunarekin jokatzea; funtsezkoa da herri eta gizarte bezala jokatzea. Ahalik eta akordio zabalenak bilatzen ahaleginduz. Garaia da lanean hasteko euskal eragileekin eta euskal gizartearekin oro har, bakea eta elkarbizitza eta baita ere erabakitzeko eskubidea berandu baino lehen errealitatea izateko gure herrian.

Guk ez badugu egiten, nork egingo du?

Genozidioa eta errekonozimendua. Hitz potoloak, ekintza meheak

Nekane Perez 2015/03/23
Tar-tar-tar predikatzen dute betiko politikari batzuek, politikagintza berritu behar dela diote eta birsorkuntza horretan dabiltza alderdi batzuk, PSN eta UPN tartean. Hitzak, besterik ez, hitz potoloak.
Ezker abertzaletzat jotzen dut nire burua, eta horrek nonbait baldintzatzen du politika egiteko nire gaitasuna, gurean ez omen dago politika berritzerik, gu denok hiltzaileak gara. Horrela, lasai ederrean bota digute orain dela gutxi. Gizateriaren aurkako krimenak eta genozidio-ekintzak leporatu zizkidaten, ETAri ez, ezker abertzalea osatzen garen guztioi, hitz potoloak hauek ere. Horretarako, nazioarteko deliturik larriena leporatzeko, politikari zahar-berri horiek ez dute epaiketarik behar izan. Motibazio politikoko indarkeriaren biktima guztiei elkartasuna ez zuten adierazi nahi, krimen batzuk ez dituzte ahaztu nahi, beste batzuk aitortu ere ez.

Ekainean, Parlamentuak Terrorismoaren Biktimak Gogoratzeko eta Omentzeko  artelan bat handitasunez jarri zuen omenezko toki batean. Hilabete batzuk beranduago, 15 aldiz gutxiago gastatuz, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimenduaz kokatu du plaka bat, hori bai: igotzeko eskaileretan, gonbidapen ofizialik gabe eta jendea edonola eskaileretan pilatuta.


Hauek ez dira hitzak, ekintzak baizik. 

Berri txarrak

Berri txarrak azkenaldian, hainbat alderdietako ordezkarien aldetik datozkigunak. Berdin da zein erpinetik begiratzen dugun… Berriak ez dira onak Euskal Herriarentzat. Ikusten ari baikara berriro ere Madrilera begira politika egiteko kultura nagusitzen ari dela. Hego Euskal Herriaren, EAEko zein Nafarroako gizartearen, herritarren, herri oso baten beharrei, etorkizunari bizkarra emanez.

Batzuen ‘gaixotasun’ hori ezagutzen genuen. Alegia, EAJk betidanik pairatu duen gaixotasuna ezagutzen genuen; hain zuzen ere, Madrilera begira aritzea edo eta Madrildik ezarritzako lege zein araudiak txintik gabe aplikatzea, belarriak jaitsi, eskuak poltsikora eraman eta txanpon batzuk aurreztearren, irizpide ekonomikoak lehenetsiz, herritarron eskubideak -urteetako langileriaren borrokaren bidez lorturikoak- murriztu, eta bide batez, hainbeste goraipatzen duten autogobernuan sostengatzen diren eskumenak bidean galduz.

Azken finean, ikusten dugu egunerokoan PSE-EEren eta PPren eredua bere osotasunean, baita politika egiteko kultura eredua ere partekatzen dutela, eta urteetan elkarri  traba gehiegi egin gabe oso eroso mugitu izan direla. Eta nahiz eta guzti horretaz, oso kontziente nintzen Legebiltzarrera sartu nintzanean, harritu ninduen zein bloke homogeneo eta zati ezin gisa jarduten duten egunerokoan. Nahiz eta paperetara begira “politika mediatiko” joko horretan oso ongi mugitzen ikasi duten, eta era artifizial batean beraien arteko distantzia irudikatzen saiatzen diren. Alor guztietan ikusteko aukera izan dugu aipaturiko jokamoldea: bakegintzan, erabakitze eskubidean, hezkuntzan, osasungintzan, ekonomian… Baita euskaran ere. Beraz,  guztiz normala eta arrunta da Urkulluk Euskal Bidea iraultzaile gisa hartu izana. Nahiz eta Euskal Bideak EAJk aldarrikatzen duen autogobernua duen abiapuntu, eta oso bide orri pragmatikoa izan.

Honaino, zoritxarrez dena betiko bidean, ohiko parametroetan. Baina gehiago kezkatu gaituzte eta harriduraz jaso ditugu, “ustez” apurtzailea eta  politika egiteko bestelako eredu bat omen duen alderdi batetik, alegia, Podemosetik iritsi zaizkigun albisteak. Badirudi, hauek ere, Madrilera begirako betiko politika zaharkitu bezain atzerakoian oinarritzen ari direla beraien jarduna. Euskal Herriko gure gizartearen herritarren beharrak, erabakitze eskubidea alboratuz, bizkarra emanez. Behetik gorako, herritarren ahalduntzean, euskal gizartean hartutako erabakietan zentratu beharrean, gure gizartean ditugun erronkei erantzun beharreko estrategiak definitu eta garatu beharrean, berriro ere Euskal Herriaren txarrerako Madrilen lehentasuna ezarriz. Zaharrak berri. Akordioak euskal herritarrokin bilatu beharrean, bestelako kultura politiko bat ezartzea amesten dugun herritarrokin eta alderdiokin –gabeziak gabezi-  baina bide horretan determinazioz saiatzen ari garenokin, adostasunen bidea erdietsi beharrean, “casta” deritzoten alderdien joku berean erortzen ari dira poliki-poliki. Salbuespenak salbuespen.

Eta salbuespen hori zorionez Nafarroan egon badago. Baina tira, EH Bilduko kideok jarraituko dugu temati, nekaezin gure bidean, akatsetatik ikasiz, gure bide propioa eraikitzen, Euskal Herriak eta bertan bizi garen pertsona guztion eskubide guzti guztiak (sozialak, laboralak, zibilak…) errespetatuak, defendatuak eta bermatuak izan daitezen.

CAN: cuando el “iluminismo” desbancó a la prudencia

Xabi Lasa 2015/03/16
Estos días de trabajo en el Parlamento, al hilo de la Comisión de Investigación sobre la CAN, están sirviendo para conocer un poco más la gestión que padeció la entidad en sus últimos años. Quienes nos hemos tomado el trabajo en serio, a la par que vamos abundando en el conocimiento de hechos y datos, observamos que debajo de las actuaciones y, más allá de las circunstancias del contexto global, existía una mentalidad de fondo extraordinariamente ambiciosa con la que funcionaban los gestores responsables y, evidentemente, los mandatarios políticos que les nombraron. Un ansia de crecer por encima de cualquier frontera, sin conciencia de los límites de una entidad que, aunque sólida y capaz, no reunía cualidades para convertirse de la noche a la mañana en un banco internacional de primera línea, tal como la megalomanía de sus gestores pretendía. En esa clave, en los delirios de grandeza de un grupo iluminado, descansa la razón última que dio al traste con la CAN en la primera década de este siglo.

 Para corroborar esta tesis viene como anillo al dedo rememorar la rueda de prensa que el director general de Caja Navarra dictó en febrero de 2007 en Madrid -¡maldita hemeroteca!-. En ella presentó sus objetivos de expansión para los siguientes ejercicios. Auguraba que en 2010 la CAN llegaría a tener “una plantilla de 2.500 empleados, de los que el 15% serán de otra nacionalidad”, que “llegará a tener 510 oficinas” y “ubicará grandes centros en cada una de las 50 capitales de provincia españolas”. En contraste, por aquel entonces el número de trabajadores de la entidad era de 1692 y las oficinas abiertas en funcionamiento 319. No operaba fuera del Estado. Los números sorprenden por su exageración ya que estaba hablando de casi 200 nuevas sedes y 800 empleados más en tres años. Para poder financiar todo aquello pretendía “doblar el balance de la CAN incrementando los beneficios a un ritmo del 10% anual”. Impresiona lo ilusorio de los argumentos ofrecidos en aquellos momentos para justificar tal crecimiento dado que la actividad financiera de la Caja, más allá de números hinchados, respondía a una realidad muy inferior a la necesaria para tales pretensiones.

 

En realidad, lo que el Sr. Goñi estaba vendiendo era una transformación por la cual la CAN iba a dejar de ser una entidad mediana y segura para convertirse en un banco de proyección mundial depredador de finanzas. A ese iluminado sueño se entregó, no sin antes recibir respaldo y acompañamiento por parte del gobierno de UPN y las élites políticas y económicas forales, presas de la misma patología megalómana. Así, en camarilla y dirigidos por un carismático profeta, dieron un salto al vacío que acabó, como todos sabemos, dilapidando la Caja y, con ella, casi cien años de historia de trabajo modesto y serio. Analizado con un mínimo de rigor, y viendo la situación de la CAN en aquel momento, nadie con un mínimo de sentido común podía avalar tal riesgo. El nuevo proyecto abandonaba definitivamente la senda de la prudencia y se entregaba sin pudor a las tesis del neoliberalismo más temerario; muy de moda, por cierto, en aquel tiempo de burbujas.

 

Como las cuentas procedentes de la actividad propia de la empresa no cuadraban se buscaron otros caminos más o menos recurrentes para financiar los altos costos del nuevo plan: prejubilaciones numerosas, venta de participadas, venta de inmuebles que acto seguido se alquilaban… Y lo que parecía una jugada estrella: la modificación sustancial de la filosofía de la Obra Social para implantar el conocido “tú eliges, tú decides”. Se trataba de convertir dicha Obra Social en una estrategia de mercado –impulsada por una campaña publicitaria descomunal- con el objetivo de ganar clientes. La propuesta era que quienes depositaban sus ahorros y gestionaban sus finanzas en la CAN podrían obtener un “beneficio” por ello dedicándolo a proyectos de su interés que el propio cliente elegía, sin importar demasiado la finalidad “social” que pudiera acompañar a los proyectos subvencionados.

 

No terminan aquí los despropósitos, podríamos seguir citando más actuaciones temerarias. Algunas son conocidas y otras irán apareciendo cuando el estricto veto a la información que se ejerce desde las instituciones implicadas –muchas de ellas cómplices por acción o por consentimiento- desaparezca y la sociedad navarra y su Parlamento puedan conocer y cuantificar todos los datos concernientes a la gestión de la CAN. No cabe duda de que tarde o temprano lo que ahora nos esconden verá la luz, es cuestión de tiempo.

 

Pero lo más trágico de todo esto no es, por grave que parezca, la desaparición de la CAN, sino la implantación de esa misma filosofía a muchos otros ámbitos de la vida social y política. Lo que, por ejemplo, está ocurriendo estos días con el Club Atlético Osasuna es consecuencia de la aplicación del mismo principio al ámbito del deporte, con la intención de convertir un club de fútbol modesto y trabajador en devorador de títulos al más alto nivel. Otra catástrofe. Y, cómo no, también se han hundido en el fango del fracaso las descomunales infraestructuras promovidas por los sucesivos gobiernos de UPN y la mayor parte de su gestión, que nos deja como legado una Navarra arruinada y endeudada. En resumen, una filosofía iluminista que ha embriagado las élites político-económicas y ha llevado Navarra a la ruina. Una filosofía que esperemos termine pronto y deje paso a un nuevo modo de gestión capaz de analizar la realidad con seriedad y actuar para mejorarla con efectividad y prudencia.

  

Xabi Lasa Gorraiz.

Coordinador de Aralar Nafarroa y parlamentario de EHBildu

(Publicado en Naiz,info el 15 de marzo de 2015)

Gaurko bilera, aldarte berriaren mugarri bilaka dadila!

Gaur, lehendabizikoz, Lehendakaria preso politikoen senideekin bildu da. Zoritxarrez, ohiko kontu bat izan behar dena salbuespeneko berri bilakatu da. Baina poztekoa eta positiboa da; eta urrats positiboak ematen direnean aitortu eta baloratu beharra dago.

Hobe berandu, inoiz baino, eta ea gaurko bilera elkarlanaren hasiera bilakatzen den… Aurrera pausoen eta berri honen aurrerapena izan dadila. Izan ere, gizarte honek badu beharra.  Preso politikoen auziari ere ezinbestean aurre egin behar zaiolako, bakea eraikitzeko. Eta, zentzu horretan, elkarrizketari eta akordio politikoari bidea ireki behar zaie, hori baita bide bakarra konponbidea lortzeko. Pertsona orori dagozkion eskubideak berreskuratzen hasiaz, premiaz, eta preso politiko guztien askatasuna helmuga izanda.

No todo vale, Urkullu

Lo único que está consiguiendo Urkullu, en su papel de expresidente del EBB, obviando que es el Lehendakari, y sin entrar a valorar el peligroso juego del PNV a la hora de justificar todo lo injustificable, utilizando el escudo ya inexistente de ETA ante la sociedad, es menospreciar, banalizar los derechos humanos; y toda esa labor que se tiene que realizar por todas las partes, pero más desde las responsabilidades políticas e institucionales, que es el de la pacificación y la convivencia democrática.

Hacía ya bastante que había entrado en el laberinto sin salida del Estado y los partidos estatalistas, continuamente mirando al retrovisor, no para aprender de los errores del pasado, sino  para justificar esos acuerdos injustificables, de la política corrupta y sucia de los “leyes no escritas” que poco tienen que ver con el conflicto armado vivido desgraciadamente durante muchos años y que lo único que nos han dejado ha sido sufrimiento y más sufrimiento en todas las partes y sectores, que todavía aún  perdura, sobre todo en una de las partes gracias a acuerdos de los que ha sido parte el PNV. Sirva como ejemplo la dispersión. Por lo que lecciones las justas. No creo que nadie esté en situación de dar lecciones y menos de derechos humanos a la izquierda abertzale.

Gracias a los últimos acontecimientos vividos en Kutxabank, cada vez entendemos mejor esa obsesión de algunos para no avanzar en la construcción de la paz y anclarse en el pasado. Parece ser que esa cortina llamada ETA les sirve, les vale o les justifica para practicar el robo a mano armada, expoliar la sociedad vasca y enriquecerse.

No todo vale, señor Urkullu. No es hora de esconderse, ni de justificar ni de dar lecciones. Es hora de trabajar, de ponerse el buzo como Lehendakari, para trabajar a favor de todas las personas que conformamos la sociedad vasca. Trabajar para garantizar todos los derechos a todas las personas, también a las y los presos políticos vascos. Y como no, para hacer política con mayúsculas, pensando en las personas, sobre todo en las más necesitadas y en la clase trabajadora y no en los negocios.

Abertzaletasuna ez da “sabinismoa”

Xabi Lasa 2015/01/28
Pasa den urtarrilaren 26an Sabino Aranaren 150. urteurrena ospatu da. Aitortu behar da ukaezina dela ikurrinaren asmatzaileak izan duen eragina XX. mendeko abertzaletasun politikoaren osaketan eta garapenean, beraz, logikoa da omenaldi eta oroipen ekitaldi anitz burutzea mugaegun horretan. Baina seinalatu behar da, halaber, ospakizun horietako askotan euskal abertzaletasunaren gaineko ikuspegi partzialak nagusitu direla eta sakontasun handirik gabe berehala jo dela partea baizik ez dena absolutu bezala tratatzera. Horrela gertatu da, nire ustez, “Sabin Etxean” eta beste foroetan entzun diren hainbat diskurtsoetan; Sabino Arana abertzaletasun modernoaren sortzailea izan dela erratera iritsi delarik. Beraz, begirune osoz, baina modu kritikoan, nire desadostasuna agertu nahi dut.

 Lehenik erran behar da pentsamendu abertzalean ez dagoela sortzezko batasun eta abiapuntu bakarrik, ez sabinianorik ez bestelakorik. EAJko fundatzaileak, beraz, ez du agortzen abertzaletasun modernoaren iturria; aldiz, zuzena da bera baino lehenagoko beste pentsalari batzuk bidea urratzen hasi zirela seinalatzea. Horrela, Arana Jaunak aldarrikatutako abertzaletasun erromantiko, kontserbadore eta konfesionalaren aurrean (Jaungoikoa eta Lege Zaharra) tradizio errepublikazalezko aurrekari arraso inportante batzuk izan genituen euskaldunok; hain ezaguna ez den baina testigantza guztiz eredugarria utzi zigun Agosti Xaho zuberotarra, errate baterako. Xaho, sozialista eta errepublikazalea izanik, Euskal Herriaren independentzia proposatu zuen Espainiak eta Frantziak haren gainean ezartzen zuten zapalketa politikotik askatzeko. Historiak ez du sobera ongi tratatu Xahoren pentsamendua eta ia ezezaguna izaten jarraitzen du Hegoaldeko euskaldunen artean ere, besteak beste diskurtso boteretsuenak bere nagusitasuna inposatzen baitu euskal abertzaletasunaren teorizazioan ere. Baina konbentzituak gaude gaur egungo abertzaletasun eredu berria biziki aberastuko litzatekeela Xahoren proposamenetara gehiago hurbilduko balitz.

Baina ez da Xaho aipa daitekeen adibide bakarra. Nafarrok Serafin Olave, I. Errepublikako diputatu nafarra proposa genezake errepublikazale federalistaren adibide gisa. Honek Nafarroa (Nafarroa Behera barne), euskal probintziak eta Errioxa bilduko lukeen federazio bat proposatu eta Nafar estatua aldarrikatu zuen. Jarrai genezake baina dagoeneko aski da exenpluetan sobera ez luzatzeko.

Dena den aurreko guztia ongi dago ezagupen kultural gisa baina, horretaz landa, agerian utzi nahi nuke abertzaletasunaren ikuspegi aldebakarreko horrek eragin murriztaile bat izan duela ondorengo politikagintzan, gaur egunean bizitzen ari garenean alegia. Izan ere hainbat kasutan zaila egiten baita abertzaletasunaren barrenetik ikuspegi nafarrak edo iparraldekoak –batzuentzat periferikoak diren horiek- defendatzea bizkaitarrismoaren aurrean. Horra hor “Euskadi” terminoaren erabilerari buruzko gorabeherak, Nafarroako bandera Euskal Herri osoko ikur gisa erabiltzearen inguruko zalantzak, etab. Dudarik gabe zentralismo desegoki horren muinean kultura abertzalea bere aniztasunean ez ezagutzea eta sabinismoaren gehiegizko eragina daude. Beraz, koka ditzagun gauzak bere tokian eta sinets dezagun etorkizunari begira abertzaletasunaren teorizazioa ezkerretik, errepublikazaletasunetik eta orain arte periferiatzat hartua izan den esparru geografiko horietatik aberastu behar dugula topiko historikoetatik haratago.