Gipuzkoako Foru Aldundiko 2012ko aurrekontuak egungo erakunde zaharkituetatik garai berrietara egokitutako erakunde eraginkorrak egituratzeko inflexio puntu izan behar dira.

Jarraitu irakurtzen

Aldaketa garaietan bizi gara, aldaketa, alor guzietan: alor sozialean, alor ekonomikoan eta alor politikoan. Eta aldaketa garaiak ez dira errazak izaten, gogorrak izaten dira. Eta momentu gogorretan, gogor jokatu behar da, tinkotasunez eta zintzo. Eta aldi berean eskuzabaltasunez akordioak erdiesteko, herritarrei erantzunak emateko, behar ditugun erantzunak momentu zail hauetan.

Jarraitu irakurtzen

Sarri entzun behar izaten dugu politikan jarduten dugun pertsonak boterea bilatzen dugun pertsonak garela. Hitz egiten da beste klase bat izango bagina bezala politikan jarduten dugun pertsonak. Eta gaur ozen eta arro esan nahi dut, mundu guztiak ongi entzun dezan. Hori ez dela horrela! Ez al duzue uzten?

Jarraitu irakurtzen

Larunbat goizean, makina bat aralarkide eta Aralarzale elkartu ginen Gasteizen. Makina bat lagun, bere burua eskaini dutenak XXI. mendeko Ezker Abertzalearen alde lan egiteko, eta dagoeneko lanean dihardutenak ilusioz eta gogo handiz, Arabako makina bat txokoetan. Oztopoak oztopo, bidea umiltasunetik ausardiaz egiten dihardutenak.

Jarraitu irakurtzen

Aralarretik maiz aldarrikatzen dugu politika egiteko kultura berria, baina garbi dago zeregin horretan badaukagula zer ikasteko eta zer hobetu. Gu ere, konturatu gabe, irudien, ohiko politika egiteko jokabideetan murgiltzen baikara, herritarrak nekatuak dauden jokabideetan, aurre kanpainaren aurre kanpaina, kanpainaren kanpaina…Herritarrak hitz gutxiago, argazki gutxiago eta ekintza, erantzun gehiago eskatzen digutenean.

Jarraitu irakurtzen