Euskal Herriko historiari begirada bat emanez, badirudi bakegintzaren aurrean EAJri bertigoa sartzen zaiola hezurretaraino. Txiberta, Argel… Jakin badakit ez dagoela maila horretan alderatzerik, baina orain maila xumeago batean, baita ustez bere kuttunaren, besoko umearen, Bake Ponentziaren aurrean, berriro bertigoa sartu zaio. Eta saldu egin gaitu guztiok.

Jarraitu irakurtzen

Gogoan ditut Azkuna eta Inclan Jaurlaritzako Osasun sailburu ziren garaiak eta zer nolako adierazpenak egiten zituzten. Sendagileak dira biak ala biak, eta bata zuria soinean izan ez arren, mediku gisa aritzen ziren, herritarrei osasunarekin ezin zela jolastu azpimarratuz. Bada, urteak aurrera joan dira, eta beraien alderdikoak berriro itzuli dira Jaurlaritzara, eta orain haiek dira gu guztion osasunarekin jolasten ari direnak, beti ere negozioa buruan izanda.

Jarraitu irakurtzen

Integrazio funtzionala EZ da Integrazioa sistema publikoan. Bi gauza oso desberdin dira, eta integrazio funtzionalak ez du esan nahi, inondik inora, integrazioa bere osotasunean, eta Legebiltzarrak emandako mandatua Onkologikoa sistema publikoan, Osakidetzan, integratzea izan zen. Ostiraleko batzordean Osasun Sailak argi utzi zuen EZ duela Legebiltzarraren mandatua beteko.

Jarraitu irakurtzen

Oraindik ere hamaika ikustekoak jaioak gara! Erabat ulertezina egiten zait EAJko legebiltzar taldeak gaur izan duen jokabidea eta eman duen botoa. Ulertezina egiten zait alfonbra gorria jarri izana PSE-EEren eta PPren proposamen bati, non:

Jarraitu irakurtzen

Krisi garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da herritarrei osasun estaldura ematea. Eta horretarako, urteetan eraikitako egitura mantendu, zaindu eta bizkortzea, harribitxia bailitzan.

Jarraitu irakurtzen