Madrilera, PPri eta PSE-EEri begirako diskurtsoa. Hori da gaurkoan ikusi duguna, Madrilera eta alderdi zentralista eta espainiarrei begirako diskurtso epela, egitasmo gabea, betiko errezeta zaharkituz betea, grisa, ilusio gabekoa. Herritarrak ahaztu ditu, Euskal Herria ahaztu du. Baita euskara ere. Urkulluk egin duen diskurtsoak, egin duen irakurketak Madril, Extremadura zein Andaluziarako balio zuen.

Jarraitu irakurtzen

Gaurko Osasun batzordera proposamen zehatza eraman dugu: Aholkularitza teknikoa abian jartzea, gizarte zerbitzuen eta osasun erakunde zerbitzuen laguntza eta koordinazioarekin. Zertarako? Botiken berrordainketa dela eta hitza eman zuten tratamentuari atxikitzeko laguntzetara izapidetzea eta sarbidea errazteko, aukera duten pertsona guztiei.

Jarraitu irakurtzen

Garaiak aldatzen ari dira, baita politikan ere, beste sasoi batetara jauzi egiten ari gara; nahiz eta batzuek jauzi hori oztopatzeko bidean trabak jartzen saiatzen diren. Jauzi horiek politikaren aldaketa ezinbestekoa egiten dute, alderdien funtzionamendu tinkoegiak alboan uztea eskatuz; eta hori ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, gizartearen demokratizazioan sakontzeak aldaketa ugari exijitzen dizkigu politikan ere. Guztiok jokatu beharra daukagu ausardiaz eta gardentasunez eraginkorrak izaten saiatuz.

Jarraitu irakurtzen

Udaran, berrien faltan, denetarik entzutera ohituak izaten gaituzte, komunikabideetan agertu beharraren obligazioari jarraituta. Baina ez Lehendakari baten ahotik. EAJren burua –Ortuzar jauna- oporretan delako edo malenkoniaz, Urkulluk bere ardurak albo batera utzita, batzuetan gainerakoei ziria sartu nahian, hauteskunde usainean, eta beste batzuetan ez dakigu despisteagatik edo benetan horrela pentsatzen duelako.

Jarraitu irakurtzen

Osasun Sailburuak, Darpon jaunak, “udako abesti” bezala kalifikatu ditu sindikatu desberdinetatik urtero, eta bereziki udako opor sasoian, oheen itxieraren inguruan egiten zaizkion salaketak. Alegia, uda sasoian, opor sasoietan, praktikara eramaten den politika: oheen itxiera.

Jarraitu irakurtzen