Japonen gertaturiko lurrikarak berriro ere gure tokia, gizakiaren tokia zein den erakusten digu. Eta berriro ere, ebidentziaren aurrean ezin ditugu begiak itxi eta aurrera jarraitu, ormaren aurka jotzen jarraituz. Pertsonak ez gara ezer, ur tanta bat baizik itsaso zabalean. Natura, lurra, bizia ezin dugu menperatu, berarekin bizitzen ikasi behar dugu, elkarbizitzen errespetutik. Garapenak dakartzan onurak eta kalteak naturarekin ahalik eta hobekien uztartuz. Japonen gertaturiko lurrikarak erakutsi duena da, ikusi nahi duenarentzat behintzat, hondamendi bat gertatzen denean, naturak eragindakoa, gizakiak ezarri duen garapen ereduaren arabera hondamendia larriagoa izan daitekeela. Hondamendiak areagotu, larritzeko gaitasuna dugula ezarritako garapen ereduaren baitan.

Jarraitu irakurtzen

Legealdi honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan gai bat izan baldin badugu etengabe agendan, hori zahar egoitzak izan dira. Arrazoi baterengatik edo besterengatik. Makina bat agerraldi eskaera, proposamen egin ditugu: ereduaren ingurukoak, ikuskaritzari buruzkoak, lan hitzarmenari buruzkoak, zerbitzuaren kalitateari buruzkoak.. Baita, nola ez, erabiltzaile, langile, sindikatu, familiarrekin bildu gara. Eta zoritxarrez berriro ere legealdi bukaera honetan, berretsi egin zaigu Aralarretik makina bat aldiz salatu duguna. Zehatzagoak izateko Foru Aldundia (EAJ + 1go EA eta orain Hamaikabat) eramaten diharduen pribatizazio politikak zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena duela. Nahiz eta, beraiek behin eta berriro lelo, iragarki politen bidez estaltzen saiatzen diren.

Jarraitu irakurtzen

Azkenaldi honetan, nahiko nahasia dago politikagintza, zerbait esatearren. Bereziki medioetan, benetan ikaragarria izan behar du barreratik gertatzen ari den guztia jarraitzea, hobeto esan da ikaragarria da egunero medioetan esaten, idazten ari den guztia. A ze morokila! Aralarri buruz ere makina bat kontu ari dira esaten bai alde batekoak, bai bestekoak, eta baita, nola ez! Politikagintzan adituak diren kazetariak.

Jarraitu irakurtzen

Garaiak eta garaiak omen daude, urteak eta urteak. Batzuk lasaiagoak eta beste batzuk mugituagoak. Badirudi, azken urteak mugituak ditugula. Mugituak zentzu zabalenean: gatazkak, krisiak non nahi. Krisi ekonomikoan omen gaude. Eta krisi sozialean? Gizakia ez al dago krisian? Ba al dakigu zer nahi dugun, norantza goazen?

Jarraitu irakurtzen

Edozein taldetan, kutur taldea izan, enpresa izan, zein alderdi polítiko bat izan. Azkenean talde hori baldintzatzen duena gauza guztien gainetik Giza Faktorea da. Talde hori osatzen duten pertsonen perfilek, ezaugarriek, izaerek: zorrotzak, malguak, besteei entzuteko prest dauden, amore emateko gaitasuna…Beraien arteko feelingak ere zer ikusi handia izango du. Noski beraien artekoa eta topo egiten joango diren taldetik kanpo egongo diren beste eragile batzuekin izango dutena.

Jarraitu irakurtzen