Ziklo berri bat ireki behar dugu

Ziklo amaiera baten aurkitzen garenaren zalantzarik ez dago. . Eta aurkituko ez bagina, EH Bilduren eta EH Bilduko kideon erantzukizuna da azken urteotako zikloari amaiera ematea eta ixtea. 

Uda sasoi honetan, Espainiako trantsizioa behin betiko estratifikatu dela ikusita, inoiz izan dugun aukerarik ederrenaren aurrean gaude, ziklo zaharrari atea ixteko. Espainiako estatuan ez da apurketa demokratikorik emango, iraganeko kulturako erreferentzietan oinarritua dagoen proiektu sozial eta politikoaren erregimena baita. Egoera horren aurrean, ezinbestekoa da gure herritik eta gure herriarentzat etorkizuna eraikitzeko tresna eraginkorra, gertukoa eta zintzoa eskaintzea; demokratizazio prozesuan sakontzea helburu izango duena, herritarren bizitza xamurragoa eta hobeagoa eginez.

Azken urteotan, EH Bilduk ordezkatzen dituen balore, mundu eta helburu sozial eta politikoak, globalizazioaren gurpil zoroaren baitan galbidean jarri dira,galbidean jarri dira. EH Bildu berak eta EH Bildu osatzen duten komunitate anitzek errefleu falta izan dute. Euskal gizartearen, kultura, baloreak indartzeko politika publikoak definitu eta egikaritzeko bitartekoez du gaitasunik izan. Mundu mailakoglobalizazioaren aurrean, Euskal Herriaren emantzipazio politikoa arlo sozialetik eraikitzeko bidean aurkitutako zailtasun eta ezintasunak agerian geratu dira Gaur egungo gizartearen eskakizun, erritmo eta lan egiteko moldeetara egokitzeko ahulezioak eta gabezian agertu ditu EH Bilduk. Guzti horrek, gehi kanpo faktoreen zein koiuntura politikoak, eragin zuzena izan dute hauteskundeetako emaitzetan.

Hori horrela izanda ere, EH Bildu da aukera eta berme bakarra demokratizaziorako prozesua abiatzeko, beste batzuen menpe eta zain egon gabe.Berma da “kapitala” helburu duen globalizazioaren mundu mapan, Euskal Herria kokatu eta bertako herritarrekin eta kanpotik etorri diren guztiekin, orainaz eta etorkizunaz erabakitzeko, gainerako herrietako pertsona xume eta langileekin elkarlanean arituz eta solidarioak izanik.

Baina horretarako, burua tente, ideiak argi eta apaltasunez jokatu beharra dago; ilusioa ortzimugan, erabakiak hartzeaz gain, ekimena hartu eta erakutsi behar dugu: EH Bildu garai berrietara egokitzeko, herritarrekin aritzeko molde berriak abian jarriz; aniztasuna baino gehiago transbertsalitatea indarrean jarriaz, ordezkatzen dugun komunitatea ahaztu gabe eta indartuz; gure nortasunaren ezaugarriak balorean jarriaz; lanean jarraituaz, baina bereziki beti egin dugun auzolana indartuz, kolektiboa indibidualismoari gailentzeko; eskuzabaltasunez eta malgutasunez, “berriari” ateak irekitzeko eta zaharrari behingoz atea ixteko. Eta gurea izan den eta izaten jarraitzen duen leloa ahoan: “Egin irri, irabaztera goaz eta!”.