Felipe VI.ak eginiko adierazpenak argi utzi dute Espainiaren Batasuna lege guztien eta demokraziaren gainetik jartzen duela; inolako enpatia, elkartasun eta pentsamendurik gabe herritarrekiko eta are gutxiago Catalunyar Herriarekiko eta herritarrekiko.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek dei egiten die herritar guztiei larunbat honetan Bilboko kaleetan erabakitzeko askatasuna eta demokraziaren alde azaltzeko. Berriro ere, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu behar izan du Estatu Espainola, alderdi popularra buru duela, Katalunian errepresioa areagotzen ari baita.

Jarraitu irakurtzen

Gaur Espainiako gobernuak Generalitat-eko gobernuan militarki esku hartzean eta Govern-eko kideak atxilotzean demokraziaren printzipio eta askatasun guztiak urratzearekin batera, agerian utzi du salbuespen egoera batetan gaudela. Eta Kataluniaren auzian benetan jokoan dagoena herritar guztion eskubideak eta askatasun demokratikoak direla.

 

Jarraitu irakurtzen

Igaro den astelehena 18an, Aralarrek prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere VII kongresua, bertan alderdiaren autodisoluzioa proposatu zuen zuzendaritzak. Goiz horretan Rebeka Ubera Aralarreko idazkari orokorra Estepan Aldamiz Etxebarriarekin egon zen ETBn behar ziren azalpen guztiak emateko eta aktualitatearen azterketa egiteko. Hemen ikus dezakezue elkarrizketa hori. 

Jarraitu irakurtzen

Patxi Zabaleta, Aralarreko presidentea eta Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusia Iruñean izan dira gaur goizean alderdiaren VII kongresuaren aurkezpen ofiziala egiteko. 15 urte ibilbide eta gero (gehiago iritzi korronte bezala eratu zenetik kontuan hartzen badugu) Aralarreko zuzendaritzak aho batez proposatuko die militanteei alderdiaren ibilbidea ixtea EH Bildu jotzen baita etorkizuneko tresna eta sendotu beharreko indar politikoa.

Prentsaurrekoa Catalunyako herriari babesa adierazten hasi da.

Ponentziaren laburpena

Jarraitu irakurtzen