Tolosako Kilometroak festaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Rebeka Ubera EHBilduko legebiltzarkideak eta Aralarreko antolaketa idazkariak kazetarien aurrean adierazi du bere koalizioak babes osoa agertzen diola hurrengo larunbatean LOMCEren aurka Bilbon egingo den manifestazioari. “Euskal hezkuntza sistema propioa eta euskara elkarlanean defendatzeko gure prestatutasun osoa agertzen dugu”, esan du.

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean Bilboko kaleetan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die Euskal Herriko eragile eta herritar guztiei.

Jarraitu irakurtzen

2013ko aurrekontuei behin-behineko onespena eman zion Zumarragako Udal Batzarrak. Ordutik hona herriko Aralar eta Bildu elkarlanean aritu gara aipatutako aurrekontuak hobetzeko asmotan eta, ondorioz, zenbait erreklamazio eta iruzkin aurkeztu genituen urtarrilaren 14an. Eta aurrekontuei behin betiko onespena eman aurretik, lerro hauek baliatu nahi genituzke, Zumarragako biztanleria gure ekarpenen jakitun egin ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen