Pasa den igandean Babestu elkarteak eta Pentsionistak martxan elkarteak manifestazioa egin zuten Bilbon, adinarekin eskubideak ez direla bukatzen zuten leloa, eta ehundaka lagun bertaratu zen, honen sorreran nolabait, Bizkaiko zaharren egoitza pribatuen gatazka dago.

Urte bete luze daramate Bizkaiko Zaharren egoitza pribatuetako langileek greban. Zerbitzu publikoa eskaintzen dute baina Aldundiak bere ardurak ukatu egiten ditu. Giro honetan erabiltzaileek hartzen duten arreta kolokan jarri da eta euren interesak babesteko Babestu izeneko elkartea sortu zuten zaharren egoitzetako erabiltzaileen senitarte batzuek, tartean Xabi Monreal, babestukidea, berarekin jardun gara hizketan.  

Jarraitu irakurtzen

Jasone Agirre abadiñotarra eta kazetaria aukeratu zuten Bizkaiko militanteek eta EH Bilduko oinarriek Eusko Legebiltzarreko zerrendaburu izateko. Horri jarraitasun emanez lehendakarigaia den Arnaldo Otegik eta Arabako zerrenbaburua Miren Larrionek prentsaurrean aurkeztu dute. Hemen irakurri dezakegu Gara egunkariak egin dion elkarrizketa (erderaz)

Jarraitu irakurtzen

Prentsaurrekoa eskaini dute, Rebeka Ubera legebiltzarkideak, Zigor Isuskiza batzarkideak eta Plentziako alkate David Crestelok, Urdulizko Ospitaleak sortzen dizkien kezkak azaltzeko. Izan ere, azaldu dutenez, ospitalearekin lotutako hainbat zerbitzu inprobisazioarekin kudeatzen ari dira. 

Lehenik eta behin, EH Bilduko ordezkariek nabarmendu dute ospitale berriaren irekiera pozgarria dela. Ustez aurtengo ekainean martxan jarriko den Aldredo Espinosa ospitalea berri ona da eskualdearentzat. Baina azaldu dutenez, arduratuta daude ospitalearen kudeaketarekin: aurreikuspen falta egon delako, erantzun argirik ez dugulako jaso, beste osasun azpiegitura batzuetan gertatu dena ikusi dugulako... 

Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriko Pentsiodunak Eskubide Sozialen Alde deitutako taldeak deitu duen manifestaziora joateko deia luzatu nahi die Aralarrek herritar guztiei. Pentsio sistemaren kudeaketak publikoa izan behar du eta Euskal Herrian bertan egin behar dugu. 

Jarraitu irakurtzen

A8ko peajeak gatazka sortu du berriro, Durangaldeko auzotarrek sinadura bilketa hasi dute peajearen igoeraren kontra. Zigor Isuskizak Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldean mugikortasunaren ardura darama.

Jarraitu irakurtzen