Aralarren ustez Felipe VI.ren adierazpenak Alderdi Popularraren buruzagi baten adierazpenak izan dira

Felipe VI.ak eginiko adierazpenak argi utzi dute Espainiaren Batasuna lege guztien eta demokraziaren gainetik jartzen duela; inolako enpatia, elkartasun eta pentsamendurik gabe herritarrekiko eta are gutxiago Catalunyar Herriarekiko eta herritarrekiko.

Felipe VI.ak eginiko diskurtsoan herritarren aurkako indarkeriazko jokabidea zilegitzeaz gain, ontzat eman du. Herritarrei dagokien eskubide zibil eta politikoak zapalduz, bere  posizio hutsak ematen dion “autoritateaz” baliatuz eta giza eskubideen aurkako jokabide zuzena izanez.

Halaber, bide eman du indarkeriazko jokabideak hedatu eta areagotzeko. Horretarako, demokraziaren oinarrizko printzipioak gainetik pasatuaz, eta indarrean dagoen autonomien eredua indargabetzeko bitartekoak garatzeko. Euskal Herrian eta beste autonomia guztietan kontuan izan behar dugu beti ere Catalunyako autonomia bertan behera uzten denean, autonomia guztiak direla indargabetuta geratuko direnak edo indargabeak direla ohartu beharko direnak.

Laburbilduz, nabarmena izan da Felipe VI. ren diskurtsoan 1978an lotua, oso lotua utzi zuela Frankismoak berorren ezarritako erregimena eta horren bermea  Erregearen figuran kokatzen dela.

Ondorioz, egoera larria bizi duguna, izan ere giza eskubide, printzipio demokratiko eta askatasunak urratuak izaten ari baitira eta marra guztiak pasatzen ari baitira. Horren aurrean, Aralarrek berriro ere, bere elkartasuna, babesa adierazi nahi dio Catalunyako herriari eta herritarrei. Eta dei egiten die euskal herritar, erakunde nagusietako agintariei eta bereziki EAEko gobernuari eta Lehendakariari hautsi ditzala Espainiako gobernuarekin harremanak eta has daitezela Herri ikuspegiarekin lanean eta Catalunyarekin elkartasunez jokatzen