Erabakitzeko askatasunaren alde Bilboko kaleak bete

Aralarrek dei egiten die herritar guztiei larunbat honetan Bilboko kaleetan erabakitzeko askatasuna eta demokraziaren alde azaltzeko. Berriro ere, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu behar izan du Estatu Espainola, alderdi popularra buru duela, Katalunian errepresioa areagotzen ari baita.

Ustelduta dagoen 78ko erregimenak aurpegi totalitarioa azaldu du eta nazionalistarismo espainolak Catalunyako herriaren kontra gezurrak, komunikabideak, poliziak, guardia zibilak, epaileak eta fiskalak erabiltzen ditu. Erabakitzeko askatasuna eta demokrazia defendatu behar ditugu, baina denbora katalanen alde, gure alde dago. Igaro den mendeko politikak eta jarrera atzerakoiak erortzen ari dira, Katalunian benetako iraultza demokratikoa eta baketsua gertatzen ari da.

Aralarren ustez euskal herritarrok iraultza demokratiko horren parte gara, demokraziaren defentsa guri ere dagokigu; gaur egun Catalunyarekiko elkartasuna ozenki aldarrikatuz eta etorkizun hurbilean gure bide propioa eginez. Herritarren borondatea ezin izango dituzte frankismotik eratorritako botere zaharkituek gelditu.

Eragile asko eta asko gara larunbateko manifestazioa babesten dugunok eta ziur gaude milaka lagun Bilboko kaleak beteko ditugula hilak 30ean arratsaldeko 5 eta erdietan. Demokrazia abian da.