Aralarrek bere elkartasuna agertu nahi die espetxeratzeko mehatxu pean dauden Kataluniako alkateei

Kataluniako gobernuak urriaren 1ean egingo duen galdeketa modu batean edo bestean lagunduko duten Kataluniako alkateei Espainiako estatuak, bere fiskal nagusiaren bitartez, egin dien mehatxuaren aurrean, bere elkartasun eta babesa agertu nahi die Aralarrek. Demokrazia praktikan ipintzea, herritarrei galdetzea ahalbidetzea eta laguntzea, ezin da delitu izan demokrazia batean. Demokrazia, hain justu, botoa eman ahal izatea da, eta ez botoa ematea ahalbidetu nahi dituztenak mehatxatzea.

Aralarrek azpimarratu nahi du herritarrengan dagoela subiranotasuna. Herritarrak dira bere botoaren bidez kargu publikoei subiranotasuna eman edota kentzen diotenak. Horretan datza demokraziak, herritarren iritzia errespetatzean. Espainiako estatuko fiskal nagusiarekin, gainera, gauza bitxi bat gertatzen da: Espainiako Kongresuak errefuxatu egin zuela. Beraz, herritarrek aukeratutako ordezkariek errefuxatutako pertsona batek espetxeratzeko mehatxua egin die modu erabat legitimoan aukeratutako Kataluniako alkateei. Bere burua demokratatzat daukan estatu baten lekurik izan behar ez lukeen jokabidea, inondik inora.