Aralar Bartzelonan izango da larunbatean Catalunyako herritarrekin

 Patxi Zabaleta Aralarreko presidenteak eta Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko kanpo harremanetarako arduradunak osatuko dute Aralarren ordezkaritza larunbat honetan Bartzelonan egingo den manifestazioan. Une latz hauetan aralarkide guztion izenean, elkartasuna adierazteaz gain, Catalunyako herritarren eta bereziki azken gertaeren biktima guztien ondoan egotea funtsezkoa iruditzen zaigu. Mundu mailan egunerokoan edozein txokotan, herritarrek pairatzen dituzten indarkeri eta eraso bidegabeen aurrean garrantzitsua deritzogulako elkartasuna adierazteaz gain, gure jardunean kontutan izatea gure ekarpena eginez jendarte juxtuago, askeago bat eraikitzeko.

 Catalunyako herritarrek konpromiso demokratiko irmoa erakutsi izan dute iraganean eta erakusten ari dira. Gaur, inoiz baino gehiago, gure elkartasun demokratikoa beraiekin da. Erabilera gaiztoen gainetik elkartasunaren eskutik giza eskubideak, elkarbizitza eta demokrazia balorean jarri nahi ditugu. Egoera gogor, konplexu hauetan, inoiz baino gehiago Catalunya herriarekin bat egin nahi dugu.