Kepa del Hoyoren heriotza inoiz gertatu behar ez zuen gertakari larria da

Aralarrek elkartasuna adierazi nahi die Keparen senide eta lagunei.Galdakaoko Kepa del Hoyo presoa gartzelan hil da Badajozen. Horren aurrean, Aralarrek larritzat jotzen du gertatutakoa eta inoiz gertatu behar ez zuen gertakaria dela adierazi nahi du.

Halako egoera batek agerian uzten du Espainiar estatuak indarrean duen salbuespeneko legedia bertan behera uztea ezinbestekoa dela. Lehentasuna izan behar da bakea eraikitzen jarraitzea, eta horretarako behar beharrezkoa da giza eskubide guztien defentsa irmoa egitea, demokrazia oinarri hartuta eta gatazkaren ondorioak gainditzea jomuga izanda.

Hartara, ezinbesteko urratsa da preso politiko guztiak etxeratzeko bidean, preso gaioak berehala askatzea, berandu baino lehen. Bakeak eta demokraziak preso politikorik gabeko gizartea behar duelako. Bukatzeko, Aralarrek elkartasuna adierazi nahi die Keparen senide eta lagunei momentu benetan latz hauetan.