Kondenatutako Saharako independentisten askatasuna eskatzen dugu.

Aralarren bere elkartasun osoa adierazi nahi die Marokok kondenatu dituen 23 saharauiei. Marokoko erresumak urteak daramatza nazioarteko legedia hausten, Saharako herria zapaltzen eta Nazio Batuen erabakiak bete gabe eta hori bukatu behar da. 2010. urtean Saharako eskubideak aldarrikatzeko atxilotu zituzten gaur egun zigortutakoak eta Marokoko erresumak jarri dien zigorra guztiz injustua eta legez kanponkoa da. Ezin ahaztu, Marokok lur horiek okupatzen dituela nazioarteko legedia hausten

Saharar herriak bere autodeterminazio eskubidea gauzatu behar du, Marokoko erresumak hori errespetatu behar du eta Marokoko epaileek ezarri duten zigorra onartezina da. Erabakitzeko eskubidea eta demokrazia da Saharako herriak eskatzen duena, demokrazia eskatzen zuten Marokok zigortu dituen 22 independentistek.

Saharako herritarrek pairatzen duten diskriminazioaren kontra aritu ziren Marokoko erresumak zigortu dituen 23 lagun hauek. Marokoko erresumak erantzun guztiz antidemokratikoa eman du 30 eta 2 urte bitarteko gartzela zigorrak ezarriz.

Espainiar estatuko gobernuak Marokorekin harreman estuak mantentzen ditu, demokrazia aldarrikatzen du baina ez du Maroko demokrazioara behartzen, ez ditu errespeta arazten Saharako herritarren eskubide zibil eta politikoak. Zigortutakoen berehalako askatasuna eskatzen dugu eta Espainiako gobernuari Marokoren jarrera salatzea exijitzen diogu.