Aralar Eskubide Sozialen defentsan manifestaziorako deia egiten du

Aralarrek deia egiten du eskubide sozialen defentsan eta murrizketen kontrako manifestaziora joateko. Manifestazioa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du larunbaterako, apirilaren lehenerako, arratsaldeko bost eta erdietan eta Bilboko Bihotz Sakratutik abiatuko da.

Murrizketek aurpegi asko dute, eta ezkutatu nahi arren agerian geratzen da zein de Eusko Jaurlaritzaren jarrera: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren eguneraketa ez dute lotu gutxieneko soldatarekin eta ondorioz ehuneko 8a igo beharrean % 1,5a igo da, prestazio sozialen murrizketa % 7ra heltzen da, Lanbidek erabiltzen dituen irizpideak mugatzaileak dira...

Horien guztien kontra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa, horien guztien kontra batu zaizkio manifestarioari eragile asko, eta horiekin guztiekin bat egiten dugulako deitzen dugu Aralarretik manifestaziora joateko.

Ilusiozko gizartea saldu nahi digute, existitzen ez den eredu batez hitz egiten digute, baina murrizketen bideari ekin zioten aspaldi, eta murrizketen bidea itxi behar dugulako eta gizarte berdintasunaren alde lan egin behar dugulako deitzen du Aralarrek larunbateko manifestaziora, 17.30. Bilboko bihotz sakratuan.