Aralarrek agurtzen du armagabetzea.

Aralarrek adierazi nahi du ETAren behin betiko armagabetze iragarkia albiste ona dela Euskal Herriarentzat eta herritar guztiontzat. Iragarritako ekintza honek argi eta garbi adierazten du ETA-k bere hitza bete zuela, betetzen duela, eta betetzen segitzeko bermea eman duela. Armagabetzearen erabakia errealitatea da aspaldi Estatu Espainolak eta Frantsezak egikaritzeko oztopoak jarri arren, baina gaurko albistea erabaki horren irmotasuna eta betikotasuna berrestera dator.

Aralarrek argi du oztopo guztien gainetik, ETA, eta euskal gizarteko hainbat eragile, bakea eraikitzen ari dela aldebakartasunaren bidetik eta aldabakartasuna izango dela, oraingoan ere bai, desarmearen alde teknikoa ahalbidetuko duena. Aldebakartasuna da hartutako erabakiaren bermea, eta estatu espainair eta frantziarren lotsarako, Euskal Herrian bakea eta elkarbizitzaren etorkizuna. ETAren erabaki honek ondorioak izan behar ditu, eta elkarbizitzarako eta bakerako bidea, erabakia berak errazten duen baino gehiago, erraztu beharko da.

Estatu Espainiar eta Frantziarrei gutxienez armagabetzeari oztopoak ez jartzeko enplazamendua egiten die Aralarrek, eta behingoz herritarren interesak euren interes alderdikoien aurretik jar ditzatela. Orain arte euskal gizarteak exijitzen zien maila adierazteko gai ez dira izan, eta oraingoan ere ETAk eta euskal gizarte zibilak erakutsi die aldebakatasunaren indarra eta bakearekiko konpromisoa.