Aralar Karabakh Garaiko konstituzio-erreferendumean

Inaki Irazabalbeitiak behatzaile lanak egin ditu otsailaren 20an egin den Karabakh Garaiko konstituzio-erreferendumean Aralar ordezkatuz.

Otsailaren 20an Karabakh Garaiko 18tik gorako biztanleak deituta zeuden herri horretako parlamentuak onartutako konstituzio berria berrestera. Hauteslekuak itxitakoan erroldaren % 76ak parte joana zen botoa ematea, azkeneko hauteskunde-prozesuetan egondakoaren pareko parte hartze maila. Orain arte indarrean egon den konstituzioa 2006an onartu zen % 87ko parte hartzearekin. Behin-behineko emaitzen arabera boto-emaileen % 88ak baiezkoa eman dio konstituzioaren aldaketari.. Erreferenduma aparteko nobedarik gabe egin da.

Konstituzio berriak eskubide berriak onartzen dizkie herritarrei, adibidez herri-ekimen legegilearena, baina aldaketarik sakonena da erregimen erdi-presidentzialista batetik, erregimen presidentzialista batera pasako dela herriaren antolaketa instituzionala, nolabait, Frantziaren antzeko antolaketa batera. Bestetik, 2020tik aurrera hauteskunde presidentzialak eta parlamentarioak aldi berean egiten hasiko dira eta agintaldia 5 urtekoa izango da. Orain arte, bereizita egiten ziren hauteskunde horiek lau urtez behin.

Inaki Irazabalbeitiak aukera izan du Karabakh Garaiko presidente Bako Sahakyan-ekin, parlamentuko presidente Ashot Ghulyan-ekin eta Kanpo-harremanetarako ministro Karen Mirzoyan-ekin biltzeko. Hiruei adierazi die euskal herritarron elkartasuna eta babesa beren herria eraikitzeko eta bakea egiteko egiten diharduten borrokan. 'Edonola ere, Karabakh Garaiko gatazkaren konponketaren oinarrian bertako herritarren autodeterminazio-eskubidea onartzean datza' azpimarratu du Irazabalbeitiak. Era berean bi herriok elkarlanean aritzeko eta elkarren artean hobe ezagutzeko kolaborazio-esparruak identifikatzea beharrezkotzat jo dute bi parteek.

Halaber, Presidente Jauregian eginiko zeremonia batean Bako Sahakyanek Inaki Irazabalbeitiari Karabakh Garaiko Esker Oneko domina ezarri dio, errepublika horren independentziaren errekonozimenduaren alde eginiko lanarengatik.