Catalunyako herriari elkartasuna adierazi diogu.

Gure Esku Dagok deitutako elkarretaratzetan egon gara beste milaka herritarrekin batera. Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean ozen aldarrikatu dugu herritarrei galdetzea inoiz ezin dela delitua izan, ezin dela epaitua izan. Herritarrok gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Demokrazioaren oinarrian dago herritarrei galdetzea eta herritarren nahiak gauzatzea, horren kontra ari da Espainiar Estatua, baina Catalunya eta bere herritarrok gure elkartasuna izango dute bete, hori baita demokrazia defendatzea. Aralarren  ordezkaritza zabala izan da; Rebeka Ubera, Ainhoa Beola eta Iñaki Irazabalbeitia Donostian, Jon Inarritu Bilbon, Patxi Zabaleta Iruñean, bsete hainbat ordezkari publiko eta militanteekin batera.