Bat egiten dugu Gure Esku Dagok deitutako mobilizazioekin: Catalunyarekin elkartasuna demokrazia defendatzea da.

Catalunyako herritarrek hitz egin nahi dute, euren etorkizun politikoa erabaki nahi dute. Catalunyako gizon emakumeek erabaki nahi dute, eta erabaki prozesu horretan ari dira tinko lanean. Espainiar estatua aldiz, erasokor ari da erabakitzeko eta Catalunyako ordezkari politikoen kontra. Behar diren nueurri guztiak erabiliko dituela iragarri du eta aspaldi dabil lan horretan; horren adibidea, orain arte izan diren epaiketak eta datorren otsailaren 6an hasiko dena. 

Ezin da inor epaitu edo zigortu herritarrei galdetzeagatik, demokraziaren oinarria baita herritarrei galdetzea eta herritarren borondatea egia bihurtzea. Estatu espainiarraren demokrazia gabezia aski ezaguna da, baina azken urte hauetako jarrera itsu eta inposatzailea are eta garbiago uzten du asko falta zaiola espainiar estatuari demokrata izaera bereganatzeko.

Horregatik guztiagatik Aralarrek dei egiten die euskal herritarrei Gure Esku Dagok deitutako elkartasun mobilizazioetan parte hartzera, Igandean izango dira, eguerdiko 12etan Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Aralarreko ordezkariak, kargu publikoak eta militanteak bertan izango gara, Erabakitzeko eskubidea eta demokrazia defendatzeko eta Catalunyako herriari elkartasuna adierazteko.