Euskal komunikazioaz hausnartuko du Ezkerraberrik.

Ezkerraberri fundazioak hausnarketa jardunaldia antolatu du datorren urtarrilaren 31rako “Euskal espazio komunikatiboa: erronka eta aukera” izenburupean. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia aretoan izango da Bilboko Abandoibarra kaleko hirugarren zenbakian. Izena hemen eman daiteke

 “Euskal Herrian espazio komunikatiboa nola sortu; hori da kezkatzen gaituena eta horri heltzea erabaki dugu” esan dute antolatzaileek. Inaki Irazabalbeitia Ezkerraberri fundazioko arduradunak azaldu duenez asmoa “gogoetari helburu praktikoa ematea da, bi gako nagusi identifikatu ditugu, batetik eraldaketa digitalak eragin dezakeen eta eragiten ari den aldaketa eta bestetik hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten duen”.

Euskal Herrian diarduten komunikabide garrantzitsuenen ordezkariak izango dira Bilbon: EITB, Diario Vasco, Deia, Gara, Berria, Tokikom, Hekimen eta El País. Horiekin batera Josu Amezaga, EHUko unibertsitateko irakasleak “Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean” hitzaldia emango du eta Germá Capdevilla Catalunyako ereduaz arituko da. Pilar Kaltzadak eta Beatriz Zabalondok ere ponentzia bana aurkeztuko dute. Azkenik, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin mahainguru bat antolatu da.

Jardunaldiak doakoak dira baina lekua mugatua denez izena eman behar da honako helbidean: www.ezkerraberri.eus. Berehalako itzulpen zerbitzua egongo da.

 

Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?

9,00: Ongi-etorria: Ezkerraberri Fundazioa

9, 15: Sarrera-ponentzia.

“Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean”.

JOSU AMEZAGA

10,15: Atzerriko kasua

Nola eratu da espazio komunikatibo katalana?

GERMÁ CAPDEVILA

11,00. Kafea

11,30: Eztabaida-saioa.

Eraldaketa-garaiaren aurrean zer?

Kokatzeko ponentzia eta moderatzailea: PILAR KALTZADA

Mahaingurua

  • PEIO URZELAI

  • LONTXO SAINZ

  • PEDRO GOROSPE

  • LOURDES PÉREZ

  • IÑAKI SOTO

13,00: Bazkaltzeko etena

15,00: Eztabaida-saioa.

Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?

Kokatze-ponentzia. BEATRIZ ZABALONDO

Mahaingurua

  • Aritz Agirre, EITB.

  • Martxelo Otamendi, BERRIA.

  • Jon Barriola, GRUPO NOTICIAS.

  • Jexux Murua, TOLOSALDEKO ATARIA.

  • Alberto Barandiaran, HEKIMEN.

Moderatzailea: ESTITXU GARAI

16,30: Mahaingurua

Zer diote Legebiltzarreko alderdiek euskal espazio komunikatiboaz?

  • Juan Carlos Ramirez-Escudero, EAJ.

  • Jasone Agirre, EH Bildu.

  • Andeka Larrea, Elkarrekin Podemos.

Moderatzailea: JUANCAR ETXEBERRIA

18,00: Amaiera