Carme Forcadellentzat gure babes osoa

Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk, EAJ-k eta Podemos-ek Catalunyako parlamentuko presidentearen aldeko akordioa lortu dugu. Catalunyako herriak, Catalunyako parlamentuak euren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubide osoa dute, bilerak, galdeketak ezin izango dira inoiz ilegalizatuak izan. Carme Forcadell herritarren agindua betetzeagatik epaitu nahi dute eta ondorioz hainbat lekutan babesa adierazteko mobilizazioak izango dira. Bilbon egingo den ekitaldian izango gara, askatasun politikoen alde eta Carbe Forcadelli gure babes osoa emanez.