Basauriko Aralarrek udalari eskatzen dio Iñigo Cabacasen heriotzagatik akusazio partikular moduan aurkeztu dadila

Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz Basauriko gaztearen heriotzaren ondoren, Basauriko Aralarrek Iñigo Cabacasen heriotzagatik akusazio partikular moduan aurkezteao eskatzen dio Basauriko Udalari.

Nahiz eta gaur egun Iñigo Cabacas Bilbon bizi zen, denbora asko Basaurin pasatu zuen. Gainera, Basaurirekin harreman handia mantentzen zuen.
 
Alderdi abertzaleak jakin badaki bere eskaera ez ohikoa dela, Iñigo Cabacas Basauriko erroldan ez dagoelako. Baina salbuespenezko kasua izanda eta egoeraren larritasuna ikusita, aspektu formal hori gainditzeko arrazoi nahikoak daudela uste du.
 
Horrela, prozesu judizialak herritarrengandik hurbilen dagoen erakunde publikoaren segimendua izango duela bermatuko da. Prozesu horrek, kasuaren erantzukizun penalak argitu beharko lituzke.
 
Bukatzeko, Aralarrek berriro ere, familiari eta lagunei doluminak eta babesa eskaini nahi dizkio.