7.Biltzarra eta Jaia

09:15 Baluarte-Iruñezn

VII. Biltzarra, deialdia

Noiz: Abenduaren 2an

Non: Iruñean, Baluarte jauregian

Ordutegia, Biltzarraren atalak:

·       Lehen deialdia: Ohiko Biltzarra

o   9:15tik 10:00ra akreditazioak

o   10:00tik 10:45ra Ohiko Biltzarra

§  Gaitegia 

1.-Aurreko Batzarraren akta onartzea

2.-VI. Biltzarraldiaren memoria onartzea

3.-Fundazioaren memoria onartzea

·       Atsedenaldia - Kafea

·       Bigarren deialdia: Ez Ohiko Biltzarra

o   Gaitegia:                                 

1.- 11:00tik 12:30ra: Aralar alderdi politikoari amaiera emateari buruzko eztabaida eta bozketa

    -Ponentziaren aurkezpena

    -Ekarpenen aurkezpena

           -Eztabaida eta bozketa

2.-12:45tik 13:30ra: gonbidatuekin ekitaldi politikoa

·       BAZKARI-Ospakizuna, 14:00etan Baluarten.

o   Kontutan izateko informazio garrantzitsua

Ekarpenak, zuzenketak egiteko egutegia:

Ekarpenak aurkezteko epea azaroak 10 izango da. Gainerako afiliazioari egondako ekarpenak eta lortutako adostasunen berri azaroak 20an helaraziko zaizkio. Onartuko diren emendakinak osotasunezkoak izango dira, hain zuzen ere, eztabaidan jarri duguna alderdi bezela jarraitu ala ez jarraitu delako.

Egin daitekeen emendakina beraz osotasunekoa izan beharko du.

Emendakinez gainera egin daitezke ekarpenak edo iradokizunak, testua bera zuzentzeko, txukuntzeko edo eta aberasteko asmoz.

BAZKARIA DOAKOA izango da, baina izena eman beharko da azaroak 20 baino lehen barneantolaketa@aralar.eus edo ondorengo telefonoetan: 646 42 79 16 edo 948 206362. Gonbidatuak, afiliatuak ez diren baina sinpatizanteak diren kideak bazkaltzen geratzeko aukera izango dute. Izena ematerakoan, pertsona bakoitzaren bigarren platerrean haragia edo arraina nahi den zehaztu behar da EDO menu berezirenbat nahi den (barazki-jalea, alergikoak,...). Gainera, bazkal ostean jai girotua izango da 19:30ak arte.

AUTOBUSAK: autobusak jarriko ditugu izena ematen duten kideen bizilekuen arabera ibilbideak antolatuz. Horretarako ere bazkarirako izena ematerakoan, adierazi behar da autobusean joateko asmoa duzun edo ez.

Edozein zalantza, argibiderako deitu edo zuzendu: barneantolaketa@aralar.eus // 948 206362 //646 42 79 16.