Adimentsu eta eskuzabaltasunez jokatzeko unea da, estatu irizpidea eta izaera gailentzeko unea dela uste du Aralarrek.

Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusia eta EH Bilduko legebiltzarkidea Espainiako estatuak fracking-aren eta etxebizitza legeen aurkako aurkeztutako errekurtsoen inguruan mintzatu da, gaur goizean, Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan. “Espainiako gobernuaren jarrera honek eta beste batzuk agerian uzten dute herri honetako demokratok bat egin behar dugula burujabetza maila handiagoak erdiesteko eta gure artean adostutakoak errespetatuak izan daitezen”.

Atzo, Ipar Kurdistan eta Rojava arteko mugan dagoen Suruc herrian Estatu Islamikoak eginiko sarraskia tinko gaitzesten du Aralarrek. Kobaneren aldeko bilkura batean bonba batek 28 hildako eta 100 zauritu eragin zituen.

Espainiako estatuak demokratizazio prozesu sakon bati egin behar dio aurre maila guztietan, eta prozesu hori Konstituzioaren erreforma planteatzen diren parametroetatik askoz harago joan behar da.

 Aralarkidea, Bizkaiko Aralarreko Batzar eragileko partaidea eta azken hauteskundeen ostean Gernikako zinegotzia da Jon Argintxona. EH Bildu Gernikan lanean hasi zenean zinegotzi izatearena argiegi ez zeukan baina azkenean aurrera pausoa eman eta aurkeztu zen.

Aralarrek irmo salatu nahi du biktimei diru laguntzak emateko Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako irizpidea. Izan ere, erakunde armatu bateko kide izateagatik biktima denari diru laguntzak ez ematea erabaki du Espainiako estatuak. 

Dani Maeztu urteetan ibili da Durangoko udal politikan eta azken hauteskundeetan Durangoko alkategaia izan zen. Eusko legebiltzarrean ere EH bilduren ordezkaria da eta ingurumen gaietan aditua. Azken hauteskundeetan gutxigatik ez da Durangon aldaketa gauzatu. Berarekin mintzatu gara egungo egoera ezagutzeko.

Bart eta gaur goizaldean Nafarroa Beherean izan diren atxiloketak Euskal Herrian abian den bake prozesua zapuzteko Espainiako eta Frantziako estatuek daukaten desioarekin lotu du Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak. Euskal Herriko zein nazioarteko eragileek egindako lankidetza eskaera guztiei muzin egin ostean, oztopoak behin eta berriro jartzen ari direla azpimarratu du. “ETA erakundeak bere jarduera armatua behin betirako amaitutzat eman zuela iragarri zuenetik, Espainiako eta Frantziako estatuak, batez ere Espainiak, prozesua lehertzen ahalegindu dira. Baina ez dira konturatzen ETAk hartutako erabakiak ez duela atzera bueltarik eta aldebakarrekoa dela”.

 

Etxerat elkarteak deituta elkarretaratze nazionala egin da, gaur eguerdian, Donostiako epaitegien aurrean, presoen senideek pairatzen duten jazarpena salatzeko. Audientzia Nazionalean deklaratu behar izan dute lau senidek, eta guztira, 14 dira deklaratzera deituak daudenak, joan den urtarrilean Espainiako estatuak abian jarritako 'Mate' operazioaren barruan. Ernesto Merino, Ainhoa Beola, Olaia Duarte eta Lorentxo Garmendia, besteak beste, izan dira Donostiako mobilizazioan parte hartu duten Aralarreko ordezkariak.

Gorka Iriondo Zuiako zinegotzia izango da. Alkatetza EH Bilduren esku geratu da baina ez dute gehiengo absolutorik. Dena den herrietako politika desberdintasuna da, Iriondok nabaritzen duenez adostasuna dago beharren inguruan eta nahiko giro ona talde politiko desberdinen artean. 

(Artículo publicado por Patxi Zabaleta en los diarios del Grupo Noticias)

La publicación en el BOE el 25-06-2015 de la Ley 14/2015 de modificación del Convenio Económico de Navarra con el Estado está pasando casi sin pena ni gloria. Ni debate, ni análisis, ni evaluación, ni toma en consideración… Solamente las insolentes declaraciones de la actual presidenta de Madrid Cristina Cifuentes y la desafortunada respuesta del portavoz del Gobierno Vasco señor Erkoreka rompen este sonoro silencio, que empieza a vaticinar lo peor.

Aitortu behar dut ez naizela sobera ikurriñazalea. Hain segur, ez naizelako banderazalea, ez ereserkizalea, ezta, oro har, ikurzalea ere. Euskaldun eta euskal herritar sentitzen naiz haur bat bere amarekin euskaraz egiten edo gazte kuadrila bat heien artean euskaraz mintzatzen ikusten ditudanean, mila aldiz gehiago banderarik, armarririk edo beste motako edozein ikurrik ikusten dudanean baino. Baina ezin naiz aparte gelditu azken urteotan ikurriñak Nafarroan jaso duen bazterketa politikotik. Toki askotan gertatu da hori, baina Sanferminetako txupinazoan bereziki. Nafar espainolismoaren errepresio zentzugabe eta zakarrak kolpeak, isunak, epaiketak eta kartzela ere oparitu dizkie hainbat hiritarrei ikurriña erakusteko ahalegina egite hutsagatik. Ikurriña adierazpen askatasunaren ikur bat bihurtu arte (metaikur bat beraz) Sanferminetan.

Hauteskunde ondorengo lehen egun hauetan bereziki deigarri egiten ari zaizkit boterea galduko duen UPNko burukideen adierazpen mingarriak. Maiatzaren 24ko gauean irribarrea mantentzeko ahalegina egin bazuten ere, ondoren eman dituzten prentsaurrekoetan keinu latzak erakusten ari dira bisaian, barrenetik erretzen dien mina ezkutatu ezinik. Are gogorragoak, hala ere, keinuekin batera jaurtikitzen dituzten eleak: “anabasa heldu da gure etxera”, eta horrekin batera “EH Bilduren terrorea”. Duela lau urtetik franko aldatu den gatazka egoerak lehengoetan jarraituko lukeela transmititu nahi dute, jendeak dagoeneko beste garai batean bizi nahi duela konturatu gabe. Esaldi bera behin eta berriz errepikatzen zuten panpina zaharkituen antza dute, lekuz kanpo, alegia

 

Patxi Zabaletak Berrian argitaratutako iritzi artikuloa Badira agintean besterik iraun ez dezaketen izaerak eta horietakoa da Navarrismoa deitutako jokabide eta jarrera politikoa.

Argitasuna ala iluntasuna, onak ala gaiztoak, ordena ala kaosa horrelako aukerak ematen dizkigu Esparzak sobera pentsa ez dezagun. Ez dute nahi guk pentsatzea, ez ikustea, ez erabakitzea, beti nahiago izan dute tontotzat hartu eta “gure hobe beharrez” beraiek gure erabakiak hartu. Horri makillaje pittin bat bota eta demokrazia deitu diote, uzten digute 4 urtean behin botoa eman, zer gehiago nahi dugu?

aralar.eus asteroko boletina jaso nahi dut

  • Ezkerraberri aldizkaria
  • Agenda

  • EH Bildu
  • Ezkerraberri Fundazioa