Datorren irailaren 25ean EAEn burutzekoak diren hauteskundeak prestatzeko barne mintegia egin ostean, EH Bilduk bere proposamen politikoa aurkeztu du gaur Donostian. Arestian aipatutako bozek markatutako ikasturte politikoaren hasiera izango da hau. Horiek horrela, beteta zegoen aretoan eta txalo zaparrada luzea jaso ondoren, EH Bilduren Lehendakarigaia den Arnaldo Otegik proposamen politikoaren ardatzak azaldu ditu.

Herri honetan agertoki berriak irekitzearren – beste askoren artean- ekarpen funtsezkoa egin duen Arnaldo Otegik hautetsontzien bidez etorkizuneko kargu bat har dezan ekiditeko saioa, beste behin ere, demokraziaren oinarrizko baloreei eginiko erasoa da.

Beraz, aukera duten guztiei honako gonbidapena egiten diegu: eraso larri honen aurka bat egin dezatela eta hautagaitza honen zilegitasuna adierazi diezaietela herri hontako erakunde gorenei. Arnaldo Otegik bere hautagaitza aurkezteko eskubidearen defentsan.

Eman diezaiogun bultzada mezu honi!

Alfonso Sastre

Sinatu hemen: http://basquecivilrights.eus

Bretainiako Nantes hirian Region ete Peuples Solidaires frantziar estatuko nazioetako alderdi abertzaleen koordinakundea 2016ko udako unibertsitatea burutzen ari da. Antolatzaileek gonbidatuta Inaki Irazabalbeitia bertan da Aralarren ordezkari moduan.

Patxi Zabaleta Aralarreko ohorezko lehendakariak elkarrizketa eskaini dio Deia egunkariari. Irakurri

Jasone Agirre abadiñotarra eta kazetaria aukeratu zuten Bizkaiko militanteek eta EH Bilduko oinarriek Eusko Legebiltzarreko zerrendaburu izateko. Horri jarraitasun emanez lehendakarigaia den Arnaldo Otegik eta Arabako zerrenbaburua Miren Larrionek prentsaurrean aurkeztu dute. Hemen irakurri dezakegu Gara egunkariak egin dion elkarrizketa (erderaz)

Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak eta Patxi Zabaletak prentsaurrekoa eskaini dute EAEn bukatzear dagoen legealdiaren inguruko balantzea egiteko eta etorkizuneko erronkak azpimarratzeko. Galdutzat eman dute legealdia, 30 urte atzera egingo bagenu bezala. Etorkizunari begira bakegintzan, erabakitzeko eskubidea eta egoera sozialean jarri dituzte erronka nagusiak. 

Catalunyako alderdi independentistak koherentziaz eta zintzotasunez ari dira jokatzen, gizarteak emaniko mandatuari erantzunez eta zailtasunak zailtasun eta oztopoen gainetik bide demokratikoari ekin diote.

Markel Olano buru duen Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu taldeak aurrera segitzen du hondakinen kudeaketaren ereduaren inposaketarekin, errauskailuaren inposaketarekin. Beste ondorio batzuk baztertu gabe, gogoratu behar da errauskailuak 35 urtez hipotekatuko dituela Gipuzkoako kontuak. 

Euskal Herritik atera ziren, Bartzelonatik pasa, eta Greziara abiatu ziren. Iruñean eta Bartzelonako udaletxeetan harrera egin zieten, Europa zeharkatu dute, Milanen izan dira, giza eskubideen aldeko oihuak ozen entzunarari dituzte. 2500 kilometro autobusez, 17 ordu ferriz eta Tesalonican dauden dagoeneko. Bertan "no borders" kanpinean daude  hainbat euskaldunekin batera Aitor Arabako aralarkidea eta Asun Fernandez de Garaialde aralarkidea eta EH Bilduko Nafar parlamentaria. Eurek bezala beste EH bildukide batzuk ere eraman dute errefuxiatuen aldeko aldarrikapena Greziaraino Euskal Herritik, Diana Urrea EAEko parlamentaria eta David Anaut Nafar parlamentaria esate baterako. Orain, Tesalonikan bertan, "no border" kanpamenduko kideekin batera hainbat ekintza burutuko dituzte Europako Batasunak errefuxiatuei ematen dien tratua salatzeko eta giza eskubideak aldarrikatzeko.

Nazioarteko III topaketa ekosozialistak aurkeztu dituzte jardunaldiak babesten dituzten Euskal Herriko hainbat elkarteetako ordezkariak. Topaketak Bilbon izango dira Irailaren 23 eta 25a bitartean. Programa osoa hemen ikusi dezakezu. Hizlarien zerrenda ere interesgarria oso izango da. Aralarrek, beste hainbat elkarteekin antolatzaileen artean dago. 

Abertzaletasuna ez da ideología. Abertzalegoaren baitan eskuineko eta ezkerreko ideologiak badaude, beti egon dira eta beti egongo dira. Abertzalegoaren barruan ezkerra beharrezkoa da, eskuina ere beharrezkoa den bezalaxe. Aberrigintza eta independentzia bera abertzalego osoaren zeregina bezala ulertu behar dira eta eskuin eta ezkerreko lehiaren dinamika egiten du gizarte bat nazioa denboran eta historian zehar

El Nacionalismo no es una ideología. En el nacionalismo hay ideologías de izquierda y derecha, siempre las ha habido y siempre las habrá. En el seno del nacionalismo la izquierda es necesaria de la misma forma que es necesaria la derecha. La construcción del país y la independencia en si misma deben ser entendidas como una labor de todo el nacionalismo. La dinámica que surge de la confrontación entre izquierda y derecha es la que hace a una nación en el tiempo y en la historia. 

No hay duda de que nos encontramos ante el final de un ciclo. Y si no fuese así es responsabilidad de EH Bildu y de las personas que conformamos EH Bildu cerrar el ciclo de estos últimos años. 

Ziklo amaiera baten aurkitzen garenaren zalantzarik ez dago. . Eta aurkituko ez bagina, EH Bilduren eta EH Bilduko kideon erantzukizuna da azken urteotako zikloari amaiera ematea eta ixtea. 

Nadie dijo que un acuerdo programático entre 4 fuerzas políticas fuese sencillo de desarrollar y exento de complicaciones. En este primer año del cambio hemos comprobado que el gobierno de Navarra tiene un marcado carácter presidencialista, nos hemos encontrado ante desacuerdos de difícil resolución como son los casos de Aroztegia, PAI u la OPE. No es menos cierto que en algunos casos las desavenencias se han magnificado por intereses políticos; el régimen no se resigna a perder sus ámbitos de influencia y en otras ocasiones los intereses de las propias firmantes del pacto también han influido. En Euskal Herria Bildu hemos visto como en ocasiones decisiones del gobierno han generado un profundo malestar, sea por su contenido o por las formas en las que estas se han adoptado. 

aralar.eus asteroko boletina jaso nahi dut

  • EH Bildu
  • Ezkerraberri Fundazioa